Skip to main content

ASOCEX

2007/15 Corellako Udala (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/15 Corellako Udala (2005) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Corellako Udalaren 200eko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.

Txostenak emaniko datuen arabera, Corellako Udalak 6,7 milioi gastatu eta 7,5 bildu zituen. Udalaren gastu eta dirusarrerez gain, San Jose udal zahar etxearenak ere sarturik daude datuotan.

Dirusarreretan ohiko eta kapital transferentzienak dira garrantzitsuenak: lau milioi. Zuzeneko zergen bitartez milioi eta erdi lortu zen eta tasa eta prezio publikoekin, berriz, 1,1 milioi euro.

Gastuei dagokienez, langilerian 2,8 milioi gastatu ziren eta beste 2,2 milioi ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketan. Inbertsioek 1,3 milioi egin zuten.

Comptos Ganberak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta udalaren aurrekontu egoera. Egoera balantzea ere ondare egoeraren isla da, baina salbuespen bat dago: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda, 1991koa baita..

Legezkotasunari dagokionez, Udalak haren ekonomia jarduera indarrean dagoen legedia bete egiten du.

Azkenik, txostenak udalaren ekonomia egoera aztertzen du. Comptos Ganberak dioenez, urte amaieran Udalak 22.000 euroko defizita zuen eta 2,2 milioiko zorra.

Laburbilduz: Corellako Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua. Udal kudeaketa hobetzen segitzeko txostenak gomendio batzuk eskaintzen ditu, horien artean barneko kontrola hobetzea eta langileriaren kudeaketa sistema hobetzea.