Skip to main content

ASOCEX

2018/04 Corellako Udala (2016)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2018/04 Corellako Udala (2016) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Corellako Udalaren 2016ko kontuei buruzko txostena kaleratu du.

Corellako Udalak 7.642 biztanle ditu. Udalak erakunde autonomo bat du: San Jose Zahar Etxea. Erakundea autonomoaren datuak ere kontuan harturik, udalaren gastuak 6,9 milioi dira eta diru-sarrerak, berriz, 7,3 milioi.

Langile-gastuak dira nagusiak, 3,6 milioirekin. Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuek 2,2 milioi egin zuten. Inbertsioetan ez zen gastu handirik egin: 420.000 euro guztira.

Diru-sarrerei dagokienez, transferentzia arrunten bidez 2,3 milioi bildu zen, zuzeneko zergek 2,2 milioi eman zuten eta udal tasek 1,7 milioi.

Kontuen Ganberak dioenez, udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ondarearen irudia, gastu eta diru-sarreren likidazioa eta udalaren finantza-egoera. Salbuespen bakarra aipatzen da: gaurkotu gabeko ondasunen inbentarioa.

Corellako Udalaren finantza jarduera legediaren araberakoa da. Dena den, salbuespen batzuk daude langilerian, diru-laguntzetan eta kontratazioan.

Udalaren finantza-egoerari dagokionez, hobera egin du aurreko urteko datuekin alderatuz. Aurrekontu emaitza positiboa da 700.000 eurotan, diruzaintzako gerakina hiru milioitik gorakoa da eta zorrak behera egin du, 4,7 milioiraino.

Kontuen Ganberak azpimarratzen duenez, Corellako Udalaren finantza egoera ona da.

Txostenak gomendio batzuk eskaintzen ditu udal kudeaketa hobetzen segitzeko.