Skip to main content

ASOCEX

2000/01 Diru-bilketaren kudeaketa (1998)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2000/01 Diru-bilketaren kudeaketa (1998) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak \"zerga-bilketaren kudeaketa\" izeneko aurrekontu programari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Aipaturiko programa Ekonomia Departamentuari dagokio eta bere helburu nagusia hauxe da: zordunen kobrantzaren kudeaketa hobetzea, kontrola egokiagoa eta eraginkortasuna ere handiagoa izan daitezen. Lan horretan 19 funtzionario ari dira lanean eta kobrantzaren kudeaketa GEDESA enpresa publikoaren esku dago.

Kontuen Ganbarak aurrekontu betetzea, legezkotasuna, barne kontrola eta kudeaketaren eraginkortasuna aztertu ditu. Azken gai honi dagokionez, legedia, sistema informatikoa, kudeaketa sistema, beste departamentuekiko koordinazioa eta zordunen kudeaketan erabiltzen diren baliabideak aztertu ditu.

Txostenak dioenez, dirusarrera eta gastuen kitapenak ongi islatzen du eginiko iharduera baina badira txostenean zehazten diren salbuespen batzuk. Legezkotasunaren azterketan ere, Kontuen Ganbarak ez du arazo handirik ikusi.

Barne kontroleko prozeduretan, ordea, hobetu beharreko gai batzuk aipatzen dira finantza gastuetan eta dirusarreretan. Kontuen Ganbarak dioenez, zerga berandu kobratzean aplikatu beharreko interes mota finkatzen duen araudia aldatu behar litzateke eta kudeaketa prozedurak idatzita utzi behar lirateke.

Zordunen kudeaketaren eraginkortasunaz Kontuen Ganbarak ez du iritzirik ematen Nafarroako Gobernuak ez duelako gai horretan helburu zehatzik aurreikusi eta, hortaz, ezinezkoa da jakitea xedeak zenbateraino betetzen diren. Nolanahi ere, Kontuen Ganbararen iritziz, badira hobetu beharreko gai batzuk, horien artean, sistema informatikoa, kudeaketarako prozedurak, beste departamentuekiko koordinazioa eta programari atxikitutako baliabideak. Horretaz gain, Kontuen Ganbarak uste du Diputazioak xede argiak eta xedeak neurtzekoak zehaztu behar dituela zordunen kudeaketaren eraginkortasuna aztertu ahal izateko.

Txostenak azpimarratzen duenez, Nafarroako Parlamentuak behin eta berriro zerga-lege orokorra egiteko eskaria egin dio Gobernuari. Lehenbiziko eskaria 1981ean egin zuen eta Kontuen Ganbarak ere horixe eskatu du azken urteetan eginiko txosten askotan. Eskaera, ordea, ez da bete. Kontuen Ganbarak argitaraturiko txostenean zerga-lege orokorraren beharra gogoratzen du eta, halaber, zergaordaintzaileen eskubideak arautuko dituen legea bultzatzeko beharra azpimarratzen du.

Sistema informatikoak hobetzeko beharra ere azpimarratzen da. Izan ere, zerga bilketan datu asko erabiltzen dira (kobrantza, atzerapenak, ordainketak¿) eta horrek guztiak programa informatiko egokiak eskatzen ditu. Kontuen Ganbarak dioenez, gaur egungo sistema informatikoarekin akats asko sortzen dira eta, beraz, agiriak berriro aztertu behar izaten dira borontatezko ordainketa-epea bukaturik. Derrigorrezko diru-bilketa agentzian ere zordunen zerrendak berriro aztertu behar izaten dituzte kobratzen saiatu baino lehen.

Hau dena ikusita, Kontuen Ganbarak uste du sistema informatikoa egokitu behar dela, zordunen saldoen kontrola eta zerga bilketaren kudeaketa hobetzeko. Halaber, zordunen kudeaketan ari diren Administrazioko zerbitzu eta ataletan dagoen langileria eta baliabideak indatzeko proposamena egiten du.

Txostenak zordunen kueaketari buruzko datu batzuk ematen ditu. Datu horien arabera, 1998an Gobernuak 500 zorduneri jarraipen berezia egin zien. Beste 4.000 zordunen espedienteak ere bisita eginez kudeaketu zituzten funtzionarioek eta beste 7.000 ohiko administrazio prozeduren bidez. Bahitura edo enbargoak 10.000 izan ziren eta 400 ordainketa atzerapen edo zatikapen egin ziren.