Skip to main content

ASOCEX

2013/01 Egues Ibarreko Udala (2011)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2013/01 Egues Ibarreko Udala (2011) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Egues Ibarreko Udalaren 2011ko fiskalizazio txostena argitaratu du. Txostenak aurrekontu-kitapena, legezkotasuna, finantza-egoera eta azken urteotako gomendioen jarraipena aztertu ditu.

Kontuen Ganberak udalak bizi duen “egoera nahasia” aipatzen du hasieran, udal kudeaketarako ez baita batere egokia.

Txostenak emaniko datuen arabera, 2011n Egues Ibarreko Udalak 9,9 milioi gastatu zituen, eta 8,2 milioi bildu. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (%39), bestelako ohiko gastuak (%43), kapital gastuak (%15) eta finantza zama (%3). Diru-sarrerei dagokienez, zergen bidezkoak %57 dira, transferentziak %41 eta ondare bidezkoak.

2011ko gastuak %4 murriztu ziren, aurreko urtekoekin alderatuz. Diru-sarrerak, berriz, %15 gutxitu ziren. Gastuen beherakada inbertsioen murrizketaren ondorioa izan zen, ohiko gastuek gora egin baitzuten. Diru-sarrerei dagokienez, zeharkako zergen eta kapital transferentzien jaitsiera da nabarmenena.

Kontu orokorra aztertuta, Kontuen Ganberaren kontratazioak argitzeko udalak berak martxan jarri zuen batzordearen ikerketak eragin ditzakeen ondorio ekonomikoa aipatzen ditu. Izan ere, iazko maiatzean onarturiko konklusioak Agoizko Epaitegira, fiskaltzari eta Foru Ogasunari ere bidali zaizkie, horren erantzukizunak argi ditzaten. Bestalde, txostenak gogoratzen duenez Nafarroako Justizia Epaitegi Gorenak udala zigortu zuen sententzia baten aurkako errekurtsoa onartu berri du. Sententzia Gorraitzen egin beharreko apartotel baten lizentzia deuseztatzeagatik eman zen baina, esan bezala, orain errekurtsoa arrazoi eman dio udalari. Horrek udal ekonomia egoeran kalte handia ekar lezakeen arriskua uxatu egin du.

Legezkotasunari dagokionez, kontratazioan dauden lege-haustea nabarmentzen dira, batez ere kontratuen aldaketek eskatzen duten tramitazioa ez delako egiten eta, bestalde, espedienteetan egon behar den dokumentazioa falta delako.

Udalaren finantza egoera ere aztertu da. Txostenak dioenez, milioi eta erdiko diruzaintzako gerakina dago, azken urteotako hirigintza operazioek sorturikoa. Dena den, krisiak sarrerak gutxitu ditu eta oraingo sarrerak ez dira aski gastuei aurre egiteko. Horren ondorioa da 2011ko aurrekontu-emaitza: 673.000 euroko defizita.l

Hau dena ikusita, Kontuen Ganberak finantza-plan berria eskatzen dio udalari, gastuei eutsi eta diru-sarrerak handitzea helburutzat harturik.

Azkenik, hirigintza-eredua aldatzeko beharra ere azpimarratzen da. Izan ere, Kontuen Ganbera ez dago batere ados Egues Ibarreko Udalak orain arte erabili duen ereduarekin, udalak enpresa pribaturen batekin sorturiko enpresak dira hirigintzaren kudeatzaileak. Kontuen Ganberak dioenez, eredu hori gardentasuna eta kontrol irizpidearen aurkakoa da. Beraz, txostena enpresa horiek deuseztatzearen alde agertzen da, ekonomi aldetik ere garrantzi handia duen hirigintzaren kudeaketa udalak berak egin dezan.