Skip to main content

ASOCEX

2020/10 Eguesibarko Udala, 2019

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2020/10 Eguesibarko Udala, 2019 (
677 KB
)

Nafarroako Kontuen Ganberak Eguesibarko Udalari buruzko txostena kaleratu du.

Udalerriak 53 km. koadro ditu. 10 kontzejuk eta bestelako sei udal erakunde osatzen dute. Lehenak, Alzuza, Ardanatz, Azpa, Badostain, Egues, Elkano, Elia, Ibiriku, Olatz eta Sagaseta. Besteak, Etxalaz, Egulbati, Erantsus, Gorraitz, Sarriguren eta Uztarrotz. Guztira, 21.128 biztanle.

Eguesibarko Udalak, iaz, 14,7 milioi gastatu eta 14,6 bildu zuen. Gastu nagusia langileriarena da: sei milioitik gora. Udalaren langile-zerrendan 120 lanpostu daude. Horietatik, 53 beterik daude eta 67 bete gabe. Azken horietatik, 60 langile kontratatuek betetzen dituzte.

Inbertsioak dira bigarren gastu nagusia: ia hiru milioi, erdia haur eskolan gastatua.

Transferentzia arruntek 2,8 milioi egiten dute, eta ondasun eta zerbitzuen ohiko gastuek, 2,7 milioi.

Diru-sarrerei dagokienez, transferentzia arrunten bidez 5,6 milioi lortu zen; zergen bitartez 5,7 milioi ;eta tasa eta prezio publikoei esker, 1,8 milioi. Ondare bidezko diru-sarrerekin Udalak milioi bat eskuratu zuen.

Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera.

Legezkotasunaren gaineko iritzia ere aldekoa da, finantza jarduera legearen arabera egiten baita. Nolanahi ere, hor salbuespen bat dago: iraunaldia amaitua zuen kontratu baten gastua: 141.000 euro, isunak kudeatzen duen enpresari ordaindua.

Eguesibarko Udalaren finantza egoera ona da. Batetik, aurrezki gordin eta garbia bi milioitik gorakoa da, diru-sarrerak gastuak baino handiagoak direlako. Gainera, zor maila txikia dauka: 1,4 milioi. Diru-sarrera arrunten %10 da, legeak mugatzat hartzen duen %110etik oso urrun.

Txostenak udalaren kudeaketa hobetzen segitzeko gomendio batzuk eskaintzen ditu. Horien artean, diru-laguntzen plan estrategikoa egitea eta kostuen gaineko azterketa amaitzea.