Skip to main content

ASOCEX

2011/32 Eguesibarreko Udala (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2011/32 Eguesibarreko Udala (2010) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Eguesibarreko Udalaren 2010eko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak kontu orokorra, legezkotasuna, udalaren finantza-egoera eta azken urteotan eginiko gomendioen jarraipena aztertu ditu.

Eguesibarreko Udalerriko biztanleria nabarmen handitu da azken urteotan. Duela bost urte 5.000 biztanleko udalerria zen eta gaur egun 16.000 langun bizi dira hango herrietan, gehienak Sarrigurren eta Gorraitzen.

Udalak Andacelay hirigintza enpresa sortu zuen orain dela zazpi urte. Udal enpresa etxebizitza bultzatzea helburu duten beste bi enpresaren partaidea da, eta bietan kapitalaren %51ren jabea da. Udalak lur-sail batzuk eman zizkion enpresari, eta haien salmentak emaniko dirua da Andacelayren kapitala.

Txostenak dioenez, 2009an Eguesibarreko Udalak 10,3 milioi gastatu zituen eta 9,6 milioi bildu. Aurrekontu emaitza doituak milioi erdiko superatiba eman zuen.

Gastuei dagokienez, honakoak dira nagusiak: langileria (3,6 milioi), ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa (2,9 milioi) eta inbertsioak (2,6 milioi). Diru-sarreretan, berriz, ondokoak dira garrantzitsuenak: zuzeneko zergak (2,6 milioi), zeharkako zergak (1,6 milioi), tasak (1,3 miloi), ohiko transferentziak (2,7 milioi) eta kapital transferentziak (miloi bat).

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %17 handitu ziren. Diru-sarrerak ere handitu egin ziren, baina ez hainbeste, %12 besterik ez.

Udalak 3,5 milioiko diruzaintzako gerakina zuen urte amaieran, azken urteotako hirigintzak sortua. Andacelay enpresaren likidezia ere oso kontuan hartzekoa da, eta horri esker finantzatu dira azken urteotako inbertsioak.

Udalaren epe luzerako zorra 300.000 eurokoa da, ohiko diru-sarreren %30 eta, beraz, zor-mailatik oso urrun.

Udalaren kontu orokorrak aurrekontu emaitza eta ondasun egoera ongi islatzen baditu ere, salbuespen bat aipatzen da: enpresa batek udalaren aurka jarritako apelazio-errekurtsoa. Errekurtsoa udalak apartamentu-hotel bat eraikitzeko lizentzia bertan behera utzi ondoren aurkeztu zen, eta eskaturiko kalte-ordaina zazpi milioikoa da.

Legezkotasunari dagokionez, Eguesibarreko Udalaren ekonomia eta finantza jarduera, oro har, indarrean dagoen legediaren arabera egiten bada ere, kontratazioan lege-hauste batzuk daude, batez ere kontratuen aldaketak ez baitira tramitatzen. Bestalde, Andacelay enpresaren memoriak ez ditu zehazten administrazio kontseilukideek arloko beste enpresetan dituzten karguak. Isilpeko informazioa dela argudiatzen da horretarako.



Txostenak kudeaketa hobetzeko gomendio batzuk egiten ditu, horietako batzuk udal hirigintzaren kudeaketaz. Comptos Ganberak dioenez, hirigintza kudeatzea da Udalen zeregin nagusienetakoa, eta kontrol eta gardentasunik handiena eskatzen duenetakoa. Txostenak azpimarratzen duenez, hirigintza enpresen bitartez kudeatzea irizpide horiek kolokan jartzen ditu.

Azkenik, Kontuen Ganberak gastuetan zuhur jokatzeko eskatzen dio Udalari. Izan ere, inbertsio berriek sorturiko gastuak eta biztanleriaren hazkundeak ekonomia egoera kaltetzen ahal dute.