Skip to main content

ASOCEX

2019/18 Erriberriko Udala (2018)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2019/18 Erriberriko Udala (2018) (
331 KB
)

Nafarroako Kontuen Ganberak Erriberriko  Udalaren kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak kontuak ez ezik, legezkotasuna ere aztertu du, finantza kudeaketa legearen barnean egiten den aztertzeko.

Erriberriko Udalak 3,7 milioi gastatu zuen iaz, eta 4,2 milioi bildu. Ondasun eta zerbitzu arrunten eta langileriaren gastuak dira nagusiak: 1,5 milioi lehenak, 1,4 milioi bigarrenak. Hirugarren gastu nagusia inbertsioena da, aurrekoak baino askoz apalagoa: 250.000 euro.

Diru-sarrerei dagokienez, zuzeneko zergek 1,4 milioi egin zuten, ohiko transferentziek 1,2 milioi eta tasa eta prezio publikoek 670.000 euro.

Txostenak “nekez bilduko diren eskubide”tzat” kontabilizaturiko 1,8 milioiko zenbatekoa aipatzen du. Hirigintza operazio bati dagokio. Udalak bultzatu zuen, kooperazio izeneko sistema erabiliz. Horren ondorioz, urbanizazio kostua bere gain hartu zuen, etxebizitzak egin ondoren lur-sailen jabeei ordainarazteko asmoz. Kontua da urbanizazioa egin bai, baina etxebizitzarik ez zela eraiki. Lur-sailen jabe batzuek ez zuten urbanizazio kuota ordaindu, eta Udalak bi milioitik gorako mailegua eskatu behar izan zuen. Horren erdia ordaintzeko dago oraindik. Horrek udalaren finantza egoera baldintzatu egin du. 

Kontuak aztertuta, Kontuen Ganberak aldeko iritzia ematen du, ondare eta finantza egoera ongi islatzen dituztelako, eta baita aurrekontu emaitza ere. Badira, hala ere, salbuespen batzuk, ibilgetuaz eta nekez bilduko diren eskubideez. 

Legezkotasunaz ere aldeko iritzia dago, finantza egoera legearen arabera egiten baita. Dena den, horretan ere salbuespenen bat aipatzen da. 

Kontuen Ganberak azpimarratzen duenez, Erriberriko Udalaren egoera ekonomikoa ona da. Adierazleak onak dira eta hobetu egin dira aurreko urtekoekin alderatuz. Aurrezki gordina 246.000 milioikoa da, eta diruzaintzan milioi erditik gorako soberakina dago. Zorrarena da arazo nagusia, 3,7 milioikoa delako. Iaz %6 jaitsi zen. 

Txostenak udal kudeaketa hobetzen segitzeko gomendio batzuk eskaintzen ditu.