Skip to main content

ASOCEX

2010/02 Esteribarko Udala (2008)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/02 Esteribarko Udala (2008) ()

Nafarroako Parlamentuak eta Udalaren osoko bilkurak eskaturik, Comptos Ganberak Esteribarko Udalaren kontuak fiskalizatu ditu. Esteribarko Udalak 2.017 biztanle ditu, 28 herritan banaturik. Herririk handienak 444 biztanle ditu, eta txikienak 4.
 
Txostenak dioenez, Udalak aurkezturiko kontuek egoki islatzen dute Udalaren egoera, baina bi salbuespen aipatzen dira: aurrekontu sail guztietako zenbateko guztiak ez direla kontabilitate orokorrera pasatzen eta, bestalde, diru-eragiketa batzuk hurrengo urteari egozten zaizkio.
 
2008ko aurrekontu emaitzak 884.579 euroko superabita eman zuen. Urte amaierako diruzaintzako gerakina 2,15 milioikoa zen, gastu orokorretan erabiltzeko, eta Udalak ez zuen zorrik banketxeekin.
 
Comptos Ganberak bi gomendio nagusi ematen ditu: Udalak kudeaketa egokiak eskatzen duen lanpostuen zerrenda azter dezala, eta horren araberako lanpostuak sor ditzala, egonkortasuna bermatuz.