Skip to main content

ASOCEX

2009/25 Ezkabarteko Polikiroldegia

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/25 Ezkabarteko Polikiroldegia ()

Nafarroako Comptos Ganberak Ezkabarteko polikiroldegiari buruzko txostena ezagutarazi du. Nafarroako Gobernuak diruz-lagunduriko obra 2005ean zen hastekoa, baina Ezkabarteko Udalak lekuz aldatzea erabaki eta kokatu nahi zuen tokiko lur-sailen jabeekin hitzarmena sinatu zuen.

Txostenak dioenez, polikiroldegiaren kostua 2,9 miliokoa izan da, lur-sailak eta BEZa kontuan hartu gabe.

Hasierako aurrekontuarekin alderatuz, prezioa %37 garestitu da. Kontuan hartzekoa da hasierako kokalekua urbanizaturik zegoela eta behin betikoa ez. Beraz, horrek ere obra garestitu egin du. Urbanizazio gastuak kontuan hartu ezean, obra %16 garestitu da.

Txostenak dioenez, azterturiko espedienteetan, oro har, legea bete egin da, baina badira aipatu beharreko bi kontu: batetik, udalak obra egiteko kontratatu zuen taldeko kideetako bat udaleko arkitekto aholkularia zela. Bestalde, polikiroldegiak hartu dituen lur-sailen gaineko baloraziorikez zen aldez aurretik egin.

Comptos Ganberaren iritziz horrelako inbertsioak martxan jarri baino lehen bidegarritasun planak egin behar dira. Bestalde, udaletako zenbait lanpostu kanpora ateratzea ez da komenigarria, batez ere udal kudeaketaren oinarrizko zereginak betetzen dituztenean.