Skip to main content

ASOCEX

2019/07 Fiteroko Udala (2017)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2019/07 Fiteroko Udala (2017) (
1,10 MB
)

Nafarroako Kontuen Ganberak Fiteroko Udalaren 2017ko kontuei buruzko txostena kaleratu du.

Fitero 2.034 biztanleko udalerria da. Udalaz gain, erakunde autonomoa dago: Zahar Etxea. Udalak 10 langile ditu, eta Zahar Etxeak 21.

Fiteroko Udalak, 2017ko ekitaldian, 1,8 milioi gastatu zuen. Gastuak ere berdintsuak izan ziren.

Gastu nagusia ohiko ondasun eta zerbitzuak dira: 866.000 euro. Langileria gastuak milioi erdikoak dira. Inbertsio eta ohiko transferentziek 200.000 euro egin zuten.

Diru-sarrerei dagokienez, transferentzia arrunten bidez 808.000 euro bildu ziren, zuzeneko zergei esker 549.000 euro eta udal tasen bitartez 363.000 euro

Kontuen Ganberak dioenez, udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ondarearen irudia, gastu eta diru-sarreren likidazioa eta udalaren finantza-egoera.

Fiteroko Udalaren finantza jarduera, oro har, legediaren arabera egiten da.

Udalaren finantza egoera ona da. Izan ere, diru-sarrera aski ditu ohiko gastuei eta finantza-zamari aurre egiteko. Diruzaintzan badu 1,2 milioiko saldoa eta, beraz, hurrengo urteetarako gastuen finantzaketa bermatua du. 2017ko abendauren 31ko zorra 482.000 eurokoa zen.

San Raimundo de Fitero Zahar Etxeari dagokionez, gastu eta diru-sarrerak berdinak dira: 676.000 euro. Langileria gastuak milioi erdikoak dira, eta ohiko ondasun eta zerbitzuetan 147.000 euro gastatu ziren.

Diru-sarrera nagusia bertan bizi direnen kuotak dira: 565.000 euro.