Skip to main content

ASOCEX

2015/23 Foru Administrazioak eginiko garbiketa zerbitzuaren kontratazioaz (2010-2014)

Argitalpen data
Kontuen Ganberak Foru Administrazioak bere eraikin eta instalazioak garbitzeko kontratazio sistema aztertu du.

Foru Administrazioko eraikinen garbiketaren zati gehiena kanpoko enpresek egiten dute. Badira, halaber, garbiketako langileak dituzten departamentu batzuk. Nafarroako Gobernuak, hain zuzen, 278 langile ditu zerbitzu hori egiteko. Azjken urteotan, kopurua etengabe ari da jaisten.

Kontuen Ganberak dioenez, Foru Administrazioak 31 milioi gastatu zuen garbiketan: 23 kanpoko enpresei ordaintzeko, 7 milioi langile propioen soldatetan eta milioi bat garbiketa produktuetan.

Kanpoko enpresei ordainduriko 23 milioitik 15 Osasun Departamentuak gastatu zituen, 3,7 Hezkuntza Departamentuak eta 1,7 Lehendakaritzak. Gastuaren %70 hiru enpresak kobratu zuten.

Kontuen Ganberak azken hiru urteotako kontratu batzuk aztertu ditu. Konklusioa da legediak aginduriko bete egin dela.

Zerbitzuaren kudeaketan bada, ordea, puntu ahulik. Izan ere, Foru Administrazioak ez du kontrolatzen enpresen eskaintza betetzen den, ez garbiketan ari den langileriaz, eta ezta kalitateaz ere.

Txostenak kostuaren gaineko datuak ere ematen ditu, metro koadroko kostua eta garbiketa orduen prezioa zehazteko. Alde horretatik, aipatzekoa da Osasun Departamentuan metro koadroko kostua 36 euro dela urtean, eta Hezkuntzan 10 baino gutxiago.

Kontuen Ganberak zerbitzuaren kudeaketa hobetzeko gomendio batzuk eman ditu. Horien artean, kontrola hobetu beharra azpimarratzen du, eta instalazio berdintsuetarako irizpide komun batzuk finkatzea ere proposatzen du.