Skip to main content

ASOCEX

2006/14 Garesko Udala (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2006/14 Garesko Udala (2004) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Garesko Udalari buruzko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2004ko aurrekontu betetzea, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.

Garesko Udalak bi erakunde autonomo ditu: Udal Musika Eskola eta Lurzoruaren Udal Patronatua. Bestalde, Udalak ¿Servicios Urbanísticos de Puente La Reina/Gares¿ enpresa sortu zuen 2002an hirigintzaren kudeaketarako. Hala ere, enpresa sortzeko prozesua ez zen burutu, Merkataritza Erregistroak bitan ukatu egin baitzion erregistroan sartzeko baimena, hainbat akatsengatik. Bi urte geroago Udalak beste enpresa bat sortu zuen Lurzoruaren Udal Patronatuaren menpean. Txostenak dioenez, Lurzoruaren Patronatuak eta aipaturiko enpresek ez dituzte kontuak Kontabilitatearen Arau Orokorraren arabera aurkezten. 2002-2004 epeari dagokion gastu eta dirusarreren zerrenda besterik ez dago, kontuak bereiztu gabe, alegia, patronatuari edo enpresari dagozkion argitu gabe.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Garesko Udalak bi milioi euro gastatu eta 1,9 bildu zituen 2004ko ekitaldian. Gastuetan handienak inbertsioak dira: 624.000 euro. Bigarren gastu nagusia ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa da: 623.000 euro. Langileriari dagokionez, milioi bat euroko gastua sortu zuen.

Dirusarreretan handienak Nafarroako Gobernuaren ohiko transferentziak dira: 688.000 euro. Zuzeneko zergek 500.000 euro egin zuten eta zeharkako zergen bitartez Udalak 217.000 euro lortu zituen.

Aurrekontu kitapena azterturik, Comptos Ganberak akats aunitz antzeman ditu: kontabilizazioetan huts asko dago, ibilgetuaren gainbalioa, zordunetan kobratutako zenbatekoak agertzen dira¿

Akats horiek guztiak kontuan hartuz, Comptos Ganberak dio Garesko Udalaren 2004ko kontuek ez dutela islatzen ez ondarea, ez finantza egoera eta ezta aurrekontu kitapena ere. Aipatzekoa da, bestalde, Udalak ez zituela kontuak 2005ko irailaren lehena baina lehen onartu, Nafarroako Toki Ogasunen Foru Legeak horixe agintzen badu ere.

Kontuak finantza egoeraren isla ez direnez, Comptos Ganberak ezin du ekonomia egoerari buruzko iritzirik eman. Hortaz, datu batzuk ematera mugatzen da: epe luzerako zorra 864.000 eurokoa da, 250.000 euroko diruzaintzako mailegu bat dago, hiru hilabetetan itzuli beharrekoa, eta 47.000 euroko saldoa dago bankuetan.

Legezkotasunari dagokionez, txostenak irregulartasun asko aipatzen ditu: kontratazio legea ez da betetzen, azterturiko espediente batzutan kontraturik ez dagoelako eta kontratazioak publizitaterik gabe egiten direlako. Bestalde, legeak agintzen duenari muzin eginez 250.000 euroko mailegua ez zen udal osko bilkuran onartu, eta kontu-hartzailetzaren txostenik ere ez da aurkeztu.

Comptos Ganberak dioenez, ¿Servicios Urbanísticos de Puente La Reina/Gares¿ enpresak 1,5 milioi euroko dirutza jaso zuen lur sailak eta hirigintza eskubideak saldu ondoren, nahiz eta salmenta horiek legezkontrakoak izan. Izan ere, enpresa ez zegoen Merkataritza Erristroan izena emanda eta, beraz, nortasun juridikorik gabea zen.

Beraz, irregulartasun horiek guztiak kontuan hartuz Garesko Udalak ez du indarrean dagoen legedia betetzen.

Txostenak egoera hobetzeko aholku batzuk eskaintzen dizkio Udalari. Horietako bat kontratazioan legedia betetzeko beharra. Bestalde, Udalaren zein erakunde autonomoen kontuak behar bezala aurkeztu behar direla azpimarratzen da. Barne kontrol sistema ere martxan jartzea beharrezkotzat jotzen du Comptos Ganberak, eta horretarako kontu-hartzailea kontratatzea proposatzen.

Hirigintzari dagokionez, orain arteko kudeaketa sistema errotik aldatu beharra azpimarratzen da. Izan ere, Udal Lurzoruaren Patronatuak eta enpresa publikoak eginiko eragiketak ez dira batere gardenak izan. Horregatik, Comptos Ganberaren aburuz premiazkoa da arlo horretan ere legedia betetzea eta sistema eraginkor eta gardena martxan jartzea.