Skip to main content

ASOCEX

2009/18 Iruñako Udala (2007)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/18 Iruñako Udala (2007) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Iruñeko Udalaren 2007ko fiskalizazioa kaleratu du.

Txostenak emaniko datuen arabera, urteko gastuak 323 milioi euro izan ziren eta dirusarrerak, berriz, 276 milioi. Gastuei dagokienez, inbertsioak dira garrantzitsuenak: 151 milioi. Langileria gastuak 76 milioikoak izan ziren eta ohiko ondasun eta zerbitzuetan 71 milioi euro gastatu ziren. Dirusarrera nagusiak transferentziak izan ziren: ohiko eta kapital transferentzien zenbatekoak batuta, 163 milioi euro bildu ziren. Zergen bidezko dirusarrerek, berriz, 52 milioi egin zuten.

Comptos Ganberak dioenez, Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu udal ondarea, finantza egoera eta aurrekontuaren kitapena. Legezkotasunari dagokionez, Udalak indarrean dagoen legedia bete egin zuen.

Udalaren finantza egoerak okerrera egin zuen 2007ko ekitaldian. Izan ere, finantza zama handitu egin zen, dirusarrerak jeitsi ziren eta funtzionamendu gastuek gora egin zuten. Horregatik, Udalaren zorpetze maila ere murriztu egin zen.

Urte amaierako defizita 27 milioikoa izan zen, inbertsioek eragindako finantziazio-gastuek sortua. Udalak izan zituen diru arazoak zirela-eta,hiru mailegu eskatu behar izan zituen, diruzaintzako arazoei aurre egiteko. Guztira, 20 milioi euroko mailegua hartu behar izan zituen.

Comptos Ganberak dioenez, Iruñeko Udalak barne kontrola hobetu egin behar du. Udal Kontu-hartzailetzak egiten duen lana oso mugatua da, eta gastuen zein Udalaren menpeko erakundeen gaineko kontrola areagotzeko beharra azpimarratzen du.










Zergen kudeaketa sistema ere hobetu egin behar da, Ganberako teknikoek zerga batzuen kobrantzan arazoak eta akatsak antzeman dituztelako.

Langileriari dagokionez, ordu berezien kopuru handia nabarmentzen da: 56.000 ordu 2007an, 860.000 euroko gastua eragin zutena. Urteko gehienezko ordu berezien kopurua 50 bada ere, hainbat lanpostutan gainditu egin zen, horretarako arrazoi argirik ez bazegoen ere.

Kontratazio arloko tramitazioetan, oro har, legedia bete egiten da, baina kontratuen betetze eta aldaketetan akatsak daude.

Comptos Ganberak kirol jardueren eta Musika Eskolaren eraginkortasuna neurtzeko ahaleginak egin ditu. Alde horretatik, Udalak kostuen gaineko azteketa batzuk eginak ditu, baina jarduera horiek ez dute aurretik finkaturiko helburu garbirik eta kostuak kalkulatzeko sistema ere ez da egokiena.

Txostenaren azken zatian, 2006ko txostenak jasotako gomendioak zenbateraino bete diren aipatzen da, arloz-arlo.