Skip to main content

ASOCEX

2005/08 Iruñeko Udala (2003)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2005/08 Iruñeko Udala (2003) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Iruñeko Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. 2003. urteari dagokion lanak honako gai hauek aztertzen ditu: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera. Halaber, Comptos Ganberak aurreko txostenetan eginiko gomendioen jarraipena egiten du.

Txostenak emaniko datuen arabera, Iruñeko udalak eta haren erakunde autonomoek ¿Hirigintza Gerentzia eta Haur Eskola- 192 milioi gastatu eta 172 bildu zituzten.

Iruñeko Udalak, bestalde, bost enpresa ditu. Bostetako biren kapital osoa Udalarena da: Comiruña eta Pamplona Centro Histórico enpresena, hain zuzen. Azkenik, bi udal fundazio daude: Gaiarre antzokia eta Miserikordi etxea.

Txostenak dioenez, langilerian 66,5 milioi gastatu ziren, gastuen ehuneko 35. Udalak 1.496 lanpostu ditu eta plaza guztietatik 960 beteta daude, 419 bete gabe eta 117 langilek eszedentzia eskatua dute. Udal langileen kopuruari udal jubilatuak gehietuz gero, ordainsaria jasotzen duten udal langileak 2.673 dira.

Bigarren gastu nagusia inbertsioak dira: 53 milioi, gastu guztien ehuneko 28.

Dirusarretan transferentziak dira garrantzitsuenak: ehuneko 55. Ohiko transferentziek 65,8 milioi egiten dute eta gastu guztien ehuneko 38 dira. Zuzeneko zergen bidez 38,7 milioi bildu ziren (dirusarreren ehuneko 22) eta kapital transferentziek dirusarreren ehuneko 17 eman zuten: 29,3 milioi.

Aurrekontu kitapena aztertuta, Comptos Ganberak dio ekitaldiko gastu eta dirusarrerak ongi islatzen dituela. Egoera balantzea ere finantza eta ondare egoeren isla da, nahiz eta horretan salbuespen bat izan: funtzionarioen montepioak sortzen dituen beharrak zenbatu gabe daudela.

Comptos Ganberak legezkotasunaren gaineko azterketa ere egin du. Txostenak dioenez Udalak, oro har, indarrean dagoen legedia bete egiten du.

Ekonomia egoerari dagokionez, txostenak bidegarritasun plana bete egin dela dio. Izan ere, ohiko dirusarrerek funtzionamendu gastuak eta finantza zama ordaintzeko aski izateaz gain, inbertsioetara ere bideratu ahal izan da dirusarreren zati bat. Nolanahi ere, 2003ko ekitaldian 2,8 milioiko defizita izan zen. Epe luzerako zorra 32,9 milioikoa da, aurreko urtean baino 6,3 milioi gutxiago.

Comptos Ganberak ez du Gaztelu Plazako aparkalekuaren espedienteaz iritzirik eman, ¿sub iudice¿ dagoelako, baina espedientearekin zer ikusia duten gai batzuk aipatzen ditu. Horietako bat, enpresak Udalari eskaturiko 5,5 milioi euro, ¿kontratuaren oreka ekonomikoari eusteko¿. Jakina denez, dirutza hori harresian eginiko lanen ondorioa da. Comptos Ganberak dioenez, proiektuak aldatzen direnean azterketa ekonomikoa ere egin behar da, eta ez alderantziz, alegia, lanak aurretik egin eta azterketa ekonomikoa gero.

Bestalde, txostenak dio Iruñeko Udalak egin nahi dituen inbertsioek azterketa ekonomiko sakonak behar dituztela, ¿inbertsioa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta sakonagoa ikerketa¿. Bi espediente aipatzen ditu atal horretan: autobus geltoki berria (42 milioi euro) eta Sanferminetako zentroa. Azken honi dagokionez, aipatzekoa da hasierako aurrekontua 13,2 milioikoa zen bitartean, oraingoa 32,7 milioi eurokoa dela.

Laburbilduz: Iruñeko Udalak ongi kudeatzen du aurrekontua, baina badira hobetu beharreko gai batzuk. Horien artean aurrekontu eredua bera. Comptos Ganberaren ustez, aurrekontuetan helburu garbiak eta helburu horiek bete diren ala ez aztertzeko adierazgarriak finkatu behar dira. Udalaren menpe daude erakundeetan barne kontrola indartzeko beharra ere azpimarratzen da.