Skip to main content

ASOCEX

2021/15 Iruñeko Udala, 2020

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2021/15 Iruñeko Udala, 2020 (
1802
)

Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñeko Udalari buruzko txostena argitaratu du. Bertan, udalaren kontuak eta finantza egoera aztertu ditu.

Udalak 210 milioi gastatu zituen iaz, eta 227 bildu. Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %3 handitu ziren eta diru-sarrerak, berriz, %5.

Gastuetan nagusia langileria da: 104 milioi. Ohiko ondasunetan 69 milioi gastatu ziren, eta inbertsioetan 13.

Langileriak, beraz, gastu osoaren erdia hartzen du. Iruñeko Udalak 1.625 lanpostu ditu. Horietatik 751 bete gabe daude eta gehienak (600) lan-kontratadunen esku. Kontratatuen portzentajea %41 da.

Langile gehien duten arloak honakoak dira: Hiritar Segurtasuna, 498 lanposturekin. Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorra, 411rekin eta Proiektu Estrategiko, Mugikortasun eta Jasangarritasun Arloa, 177rekin.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 115 milioi egiten dute: zuzeneko eta zeharkako zergek, 65 milioi; eta prezio publikoek, 34 milioi.

Udalaren kontuek ongi islatzen dute ondarearen irudia eta 2020ko abenduaren 31ko finantza egoera. Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, salbuespenenen bat aipatzen bada ere: iraupen data amaitua duten zerbitzuen ordainketa, horietako bat.

Iruñeko Udalaren finantza egoera “oso ona” da. Iazko datuek sendotu egin dute azken urteotako bilakaera ona. Horren isla da aurrezki garbia: 22 milioi, aurreko urtean baino hiru milioi gehiago. Gastu orokorretarako diruzaintzako soberakina ere, 22 milioitik 36ra igo da. Eta zorra murriztu egin da, 55 milioitik 46ra.

Txostenak gomendio batzuk eskaintzen ditu, Iruñeko Udalak haren kudeaketa hobetzen segi dezan. Horien artean, enplegu publikoaren deialdiak arintzea, aldi baterakotasun tasa handia murrizten joateko. Kontratuen lizitazioa behar bezala antolatzea ere eskatzen da, iraupen data amaitua duten kontratuekin bukatzeko.