Skip to main content

ASOCEX

2018/15 Juslapeñako Udala (2016)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2018/15 Juslapeñako Udala (2016) (
447 KB
)

Kontuen Ganberak Juslapeñako Udalaren kontuak aztertu ditu. Udalak 13 kontzejuk osatzen dute, horietako 13 biztanlerik gabeak. Azken urteotan, biztanleriak gora egin du: 1981ean 415 biztanle zituen; orain, berriz, 560.

Udalak, 2016an, 400.000 euroko gastua egin zuen. Diru-sarrerak, berriz, 300.000 izan ziren. Langilerian 117.000 euro gasgtatu zuen, ohiko ondasunetan 112.000 eta inbertsioetan 135.000. Inbertsio nagusia altako ur hornidura izan zen. Ongi justifikaturik eta kontabilizaturik dago. Zenbatekoa dela-eta, ordea, Udalak ez zuen egonkonkortasun araua bete. Zerbitzu batzuen ordainketa kontraturik gabe egin dela, hori ere aipatzen da.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 160.000 eginzuten, eta zuzeneko zergek 91.000.

Txostenak dioenez, Juslapeñako Udalaren finantza-jarduera legezkoa da. Salbuespen bakarra da egonkortasun araua bete ez izana.

Udalaren finantza egoera ona da. Izan ere, zorrik ez du, eta ohiko gastuei aurre egiteko ahalmena dauka. Gainera, diruzaitzako saldoa positiboa da, eta horri esker finantzatu du aipaturiko inbertsioa.