Skip to main content

ASOCEX

2012/14 Lekunberriko Udala (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2012/14 Lekunberriko Udala (2010) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Lekunberriko Udalari buruzko fiskalizazio txostena plazaratu du. Txostenak kontu orokorra, legezkotasuna eta Lekunberriko Udalaren finantza-egoera aztertu ditu.

Lekunberriko udalak 4 milioi gastatu zituen 2010ean, eta bost milioi bildu. Gastuetan inbertsioak dira garrantzitsuenak: 1,6 milioi. Ondasun eta zerbitzu arrunten gastuak 650.000 eurokoak izan ziren, transferentzia arruntak 600.000 euro, eta finantza gastuetan beste horrenbeste. Langileriari dagokionez, milioi erdi euroko gastua izan zuen.

Diru-sarreretan nagusiak transferentziak dira, ia hiru milioi jaso baitziren. Udal ondasunen salmentak milioi bat eman zuen eta zuzeneko zergen bidez 600.000 euro lortu ziren.

Udalaren kontu orokorra aztertu ondoren, Kontuen Ganberak ezin izan du aldeko iritzirik eman. Izan ere, kontuek ez dute islatzen udalaren egoera, ez baitira ondare egoera, aurrekontu kitapena eta emaitza ekonomikoaren isla. Kontuen Ganberak dioenez, arazoa eskubideak deuseztatzeko eragiketa batean akas bat dago; Uitziko tunelaren obra-lanen finantziazio desbideraketan ere kalkuluak ez ziren ongi egin. Eta, azkenik, akats informatiko batzuk daude. Txostenak dioenez, kontu orokorra ixterakoan Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioak aholkua eman zion Udalari.

Lekunberriko Udalaren finantza kudeaketa, oro har, legediaren arabera egiten da. Kontuetan aipaturiko akatsa dira salbuespen bakarrak.

Udalaren ekonomia egoerari dagokionez, zor maila handia da aipagarriena. Izan ere, Lekunberriko Udalaren zorra 3,2 milioikoa zen 2010eko amaieran, Udalaren diru-sarrera arrunten %165, zor berria hartzeko finkaturiko gehienezkoa baino handiagoa.

Kontuen Ganberak 2007-2010 epeari buruzko azterketa bat egin du, datu nagusien bilakaera ezagutzeko. Epe horretan diru-sarrerak %6 handitu ziren eta gastuak, berriz, %11 gutxitu ziren. Inbertsio gastuek ere behera egin zuten nabarmen: 7 milioi 2008an eta 800.000 euro 2010ean. Udalaren zorra %123 igo da.

Laburbilduz: Udalak inbertsioetan murrizketak egin baditu ere, eta gastu arruntei eutsi arren, egoera zailean dago zor maila handia duelako. Beraz, bidegarritasun plan bat egin behar luke gastu arruntei eutsiz segitzeko eta sarrerak handitzeko. Inbertsioei dagokienez, behar-beharrezkoak direnak besterik ez egitea gomendatzen zaio Udalari.