Skip to main content

ASOCEX

2016/26 Leringo Udala (2015)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/26 Leringo Udala (2015) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Leringo Udalaren iazko kontuei buruzko txostena kaleratu du. Txostena egiteko eskaria Nafarroako Parlamentutik heldu zen, PSN talde parlamentarioak eskatuta.

Lerin 1.655 biztanleko herria da. Udalak, iaz, 1,5 milioi gastatu zuen; diru-sarrerak, berriz, 1,6 milioi izan ziren. Leringo Udalak bost langile ditu.

Udalaren gastu nagusiak honakoak dira: ondasun arruntak eta zerbitzuak (820.000 euro), langileria (460.000 euro) eta ohiko transferentziak (100.000 euro). Diru-sarreretan handiena ohiko transferentziak dira: 800.000 euro. Ondorengoak zuzeneko zergak eta tasak dira, 480.000 eta 150.000 euro, hurrenez hurren.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, diru-sarrerak %18 gutxitu ziren, eta gastuak %6. Aipatzekoa da iaz ez zela euro bakar bat ere gastatu inbertsiotan.

Urte amaierako aurrekontu emaitza positiboa izan zen 85.000 euroan. Diruzaintzako gerakina, aldiz, negatiboa 247.000 euroan. Epe luzerakok zorra 1,3 milioi da. Zor hori aurreko urteetako inbertsioak ordaintzeko erabili da.

Laburbilduz: udalaren ohiko diru-sarrerak aski dira ohiko gastuei aurre egiteko. Kontuan hartzekoa da, dena den, gastuak gutxitzeko ahalegin handia egin dela, inbertsiorik ezak erakusten duen bezala.

Kontuen Ganberak dioenez, udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu kitapena, ondare egoera eta emaitzak ekonomikoa. Legezkotasunari dagokionez, badira betetzen ez diren kontu batzuk. Izan ere, batzuetan ez da gastuen muga errespetatu, eta uren araztegiaren mantentze lanetarako esleipenean ere ez da arautegia bete.