Skip to main content

ASOCEX

2006/02 Liedenako Udala (2004)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2006/02 Liedenako Udala (2004) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Liedenako Udalari buruzko txostena ezagutarazi du. Txostena udal osoko batzarrak eskatu zuen eta iazko lan programan sartu zen. Azterturiko gaiak hauek dira: 2004ko aurrekontu likidazioa, ondare egoera eta finantza egoera. Udalak proposaturiko beste gai batzuk ere aztertu dira: azken urteotan jasotako diru-laguntzak, 2002-2004 epean eginiko obra lanak eta Liskarreko harrobiarekin zer ikusia duten gai batzuk.

Txostenak emaniko datuen arabera, Udalak 408.000 euro bildu zituen 2004ko ekitaldian eta 615.000 gastatu. Gastuetan mailegu batzuen amortizazio aurreratuak sorturikoak dira nagusiak: 351.000 euro.

Txostenak dioenez, aurrekontu likidazioak ongi islatzen du Udalaren ekonomia jarduera. Egoera balantzeak ere ongi islatzen du ondarearen isla, baina salbuespen bat dago: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda. Legezkotasunari dagokionez, Udalaren finantza eta ekonomia jarduera indarrean dagoen legedia betez egiten da.

Udalaren finantza egoeraz, txostenak aurrekontu emaitza negatiboa aipatzen du (351.000 euro), aipaturiko amortizazioaren ondorioa. Urtearen amaieran Liedenako Udalaren zorra 400.000 eurokoa zen.

Liskarreko harrobiari dagokionez, enpresa bat arduratzen da haren ustiapenaz duela 40 urtetik. Garai hartako udalak hamar urtez zergarik ez kobratzea onartu zuen eta zorren erdiak hurrengo hamar urteetan.

Udalak eta enpresak hitzarmena sinatu zuten 2000. urtean aipaturiko harrobiaren ustiapena adosteko. Epaileek, ordea, adosturiko diru-baldintza batzuk baliogabetu egin dituzte.