Skip to main content

ASOCEX

2002/19 Lizarrako Udala (2001)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2002/19 Lizarrako Udala (2001) ()

Nafarroako Kontuen Ganbarak Lizarrako Udalaren fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Bertan honako gau hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna, finantza egoera eta azken urteotako txostenetan eginiko gomendioen jarraipena.

Txostenak dioenez, Lizarrako Udalak iaz 1.370 milioi pezeta gastatu zituen. Dirusarrerak, berriz, 1.300 milioikokak izan ziren. Gastuetan garrantzitsuenak langileriaren soldatak dira: 604 milioi pezeta. Ohiko gastu eta zerbitzuetan 346 milioi gastatu zituen. Inbertsioei dagokienez, aurrekontuak 1.200 milioi pezetako dirutza aurreikusia bazuen ere, 225 milioi besterik ez ziren gastatu.

Dirusarrera nagusia Nafarroako Gobernuaren transferentziak dira: 643 milioi pezeta. Zuzeneko eta zeharkako zergen bitartez, berriz, 438 milioi bildu zituen.

Aurrekontu kitapena azterturik, Kontuen Ganbarak ontzat hartzen du, urteko dirusarrera eta gastuak ongi islatzen dituelako.

Ondare egoerak ere ongi islatzen du Udalaren finantza egoera, baina bada salbuespen bat: ondasun zerrenda gaurkotu gabe dago, 1995ekoa baita.

Legezkotasunaren gaineko azterketan gomendio bat nabarmentzen da: Lizarrako Udalak hobeki bete behar du kontratazio legedia. Izan ere, kontratazio espedienteetan, obren jarraipen prozesuetan eta epeen kontrolean arazoak izan ditu. Esleipenerako prezioak ere hobeki finkatu behar ditu adjudikazio prezioaren eta behin betiko kitapenaren arteko aldea gutxitu nahi badu.

Udalaren finantza egoeraz bi datu aipa litezke. Batetik, aurrekontu defizita 69 milioikoa izan zen, baina epe luzerako zorra gutxitu egin zen. 2001eko abenduaren 31n Udalaren zorra 440 milioi pezetakoa zen.

Urte amaieran Udalak diruzaintzan 379 milioi zituela kontuan hartuz, ekonomia egoera ona duela erran daiteke.

Laburbilduz: Kontuen Ganbararen iritziz Udalaren kudeaketa, oro har, ona da baina badira hobetu beharreko arloak, batez ere obren kontratazioa.