Skip to main content

ASOCEX

2004/05 Lizarrako Udala (2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2004/05 Lizarrako Udala (2002) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Lizarrako Udalari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen ditu. Datu guztiak 2002koak dira.

Txostenaren arabera, Lizarrako Udalak 9,4 milioi euro gastatu eta 9,7 milioi bildu zituen. Dirusarreretan garrantzitsuenak ohiko transferentziak eta kapital transferentziak dira: 6,2 milioi euro. Zerga zuzenen bidez lorturiko dirusarrerak 2,2 milioikoak dira eta zeharkako zergei esker milioi erdi baino gutxiago lortu zen.

Gastuetan handienak langileen soldatak dira. Alde horretatik, Udaleko 121 langileen ordain sarietan 3,6 euro gastatu ziren. Inbertsioetara bideraturiko dirutza, berriz, 2,5 milioikoa izan zen eta antzeko zerbait gastatu zen ondasun eta zerbitzu arruntetan.

2002ko ekitaldia amaiturik, Lizarrako udalak 231.000 euroko superabita lortu zuen.

Comptos Ganberak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu udalaren ekonomia jarduera eta abenduaren 31ko aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere, ongi islatzen ditu finantza eta ondare egoera, baina badago salbuespen bat: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda.

Legezkotasunaren gaineko azterketa ere, oro har, udalaren aldekoa da, indarrean dagoen legedia betetzen duelako. Dena den, kontratazioan arau hauste batzuk antzeman dira.

Udalaren finantza egoera ona da. Izan ere, urte amaiturik 2,5 milioiko diruzaintzako gerakina zegoen eta aurrezki garbia ehuneko 10koa izan zen. 2002ko abenduaren amaieran epe luzerako zorra, berriz, 2,4 milioikoa zen.

Azken urteetako zor mailarekin konparatuz, behera egin zuen mailegu berririk ez bait zuen hartu. Hala ere, aipatzekoa da transferentziengatiko menpekotasuna oso handia dela. Izan ere, udalak biltzen dituen 100 eurotik 62 transferentziak dira.

Aurreko txostenetan eskainiriko gomendioen jarraipenaz aldekoa da Comptos Ganberaren iritzia, aholku gehienak kontuan hartu direlako.

Laburbilduz: Lizarrako Udalak egoki kudeatzen du aurrekontua, baina baditu hobetu beharreko arloak, horien artean barne kontrola eta kontratazioaren legedia zorrotz betetzea.