Skip to main content

ASOCEX

2007/22 Lizarrako Udala (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2007/22 Lizarrako Udala (2005) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Lizarrako Udalari buruzko 2005eko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen ditu.

Txostenak emaniko datuen arabera, Lizarrako Udalak 12,5 milioi gastatu eta 12 milioi bildu zituen. Dirutza hori Udalaren gastu eta dirusarrerak ez ezik, Musika Eskolarenak ere biltzen ditu.

Gastuen diru-sail handiena langileriaren soldatak biltzen dituena da. 176 udal langileen soldatetan 4,8 milioi gastatu ziren. Inbertsioetan 3,7 milioiko gastua egin zen eta ohiko zerbitzu eta ondasunen erosketetan 3,1 milioi gastatu ziren.

Dirusarreretan garrantzitsuenak ohiko transferentziak dira: 5 milioi. Zerga zuzenen bidez lorturiko dirusarrerak 2,7 milioikoak dira eta inbertsioetan besterenganatzeak bi milioi eman zituen.

Ekitaldi amaieran Lizarrako udalak bi milioiko zorra zuen eta 1,4 milioiko diruzaintzako gerakina.

Comptos Ganberak dioenez, aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu udalaren ekonomia jarduera eta abenduaren 31ko aurrekontu egoera. Egoera balantzeak ere, ongi islatzen ditu finantza eta ondare egoera, baina badago salbuespen bat: gaurkotu gabeko ondasun zerrenda, 1995ekoa baita.

Legezkotasunaren gaineko azterketa ere aldekoa da, bai udalak eta baita haren eakunde autonomoak indarrean dagoen legedia bete egiten dutelako.

Laburbilduz: Lizarrako Udalak egoki kudeatzen du aurrekontua eta finantza egoera ona dauka. Hala ere, udalak 4,8 milioiko mailegua eskatua zuen martxan dituen inbertsioak ordaintzeko. Beraz, udalak dirusarrerak handitu eta gastuetan zuhur jokatu behar du, etorkizuneko finantza-zamari aurre eginen badio.