Skip to main content

ASOCEX

2008/17 Lizarrako Udala, 2006

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/17 Lizarrako Udala, 2006 ()

Nafarroako Comptos Ganberak Lizarrako Udalari buruzko 2006ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen ditu.

Txostenak emaniko datuen arabera, Lizarrako Udalak 14,8 milioi gastatu eta 17,2 bildu zituen. Dirutza hori Udalaren gastu eta dirusarrerak ez ezik, Musika Eskolarenak ere biltzen ditu.

Dirusarreretan garrantzitsuenak zergak eta prezio publikoak dira, aurrekontuaren herena finantzatzen baitute. Antzeko porzentajea dagokio 2006an harturiko zorrari: %32 eta ohiko transferentziei esker aurrekontuaren %29 betetzen da.

Gastuei dagokienez, langilerian %35 gastatzen da eta beste horrenbeste inbertsioetan. Hirugarren diru-sail handiena ohiko ondasun eta zerbitzuak dira: %23.

Ekitaldi amaieran Lizarrako udalak 1,2 milioiko aurrezkia lortu zuen. Beraz, ohiko diru sarrerak aski dira funtzionamendu gastuak eta finantza zamari aurre egiteko. Inbertsioak harturiko zorraz eta urteko aurrezkiaz finantzatu ziren. Udalak bi milioiko diruzaintzako gerakina zuen 2006ko abenduaren 31n, eta zorra 7,4 milioikoa zen. Zorraren zati nagusia (5,4 milioi) 2006an hitzartu zen.

Lizarrako Udalaren zor maila ohiko gastuen %2a da, haren zor mailatik (%14) urrun.