Skip to main content

ASOCEX

2010/14 Lizarrako Udala 2008

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2010/14 Lizarrako Udala 2008 ()

Nafarroako Comptos Ganberak Lizarrako Udalari buruzko 2008ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertzen ditu.

Txostenak emaniko datuen arabera, Lizarrako Udalak 23,5 milioi gastatu eta 18,4 bildu zituen. Hala ere, behin egin beharreko aurrekontu-doiketak egin ondoren emaitza positiboa izan zen: 1,6 milioiko superabita.

Gastuei dagokienez, inbertsioek 12,7 milioi egin zuten, langilerian 5,8 milioi gastatu ziren eta ohiko ondasun eta zerbitzuetan 3,8 milioi.

Diru-sarrera nagusiak transferentzietatik heldu ziren: 5,7 milioi ohiko transferentziak eta 4,5 milioi kapital transferentziak. Zuzeneko zergen bitartez, berriz, 3,7 milioi bildu ziren.

Ekitaldi amaieran Lizarrako Udalak 7,2 milioiko zorra zuen eta zor-maila %1,8 zen. Diruzantzako gerakina nabarmen gutxitu zen aurreko urteko datuarekin alderatuz, 4,5 milioiraino.

Udalak aurkezturiko kontuek ongi islatzen dute gastu eta diru-sarreren kitapena, eta baita ondare egoera ere. Salbuespen bakarra da ondasun zerrenda gaurkotu gabe dagoela.

Legezkotasunaren gaineko azterketa ere Udalaren aldekoa da, haren ekonomia jardueran legedia bete egiten duelako.

Txostenak udal kudeaketa hobetzeko gomendio batzuk ematen ditu, horien artean aurrekontua garaiz onartu eta ondasun zerrenda gaurkotu beharra. Halaber, kontratazio prozedurak hobetu eta Miguel de Eguia zentro teknologikoaren arazoak konpontzeko beharra azpimarratzen du.