Skip to main content

ASOCEX

2011/11 Lizarrako Udala (2009)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2011/11 Lizarrako Udala (2009) ()
Nafarroako Comptos Ganberak Lizarrako Udalari buruzko 2009ko fiskalizazio txostena kaleratu du. Txostenak aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera aztertu ditu.

Txostenak emaniko datuen arabera, Lizarrako Udalak (Julian Romano Musika Patronatua ere kontuan hartuz) 18,5 milioi gastatu eta 19,4 bildu zituen. Gastuei dagokienez, inbertsioek 12,7 milioi egin zuten, langilerian 5,8 milioi gastatu ziren eta ohiko ondasun eta zerbitzuetan 3,8 milioi.

Diru-sarrera nagusiak transferentzietatik heldu ziren: 5,9 milioi ohiko transferentziak eta 4,8 milioi kapital transferentziak. Zuzeneko zergen bitartez, berriz, 3,7 milioi bildu ziren.

Lizarrako Udalak 1,8 milioiko superabita zuen 2009ko amaieran. Ohiko diru-sarrerak gastu arruntak baino handiagoak izan ziren, eta hortik dator Udalak lorturiko aurrezki garbia: 2 milioi. Epe luzerako zorra 7 milioikoa zen.

Comptos Ganberak dioenez, Udalak aurkezturiko kontuek ongi islatzen dute gastu eta diru-sarreren kitapena, eta baita ondare egoera ere. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, gaurkotu gabe dagoelako.

Legezkotasunaren gaineko azterketa ere Udalaren aldekoa da, haren ekonomia jardueran legedia bete egiten duelako.

Txostenak udal kudeaketa hobetzeko gomendio batzuk ematen ditu, horien artean aurrekontua garaiz onartu eta ondasun zerrenda gaurkotzea.