Skip to main content

ASOCEX

2008/23 Lodosako Udala (2006)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/23 Lodosako Udala (2006) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Lodosako Udalaren 2006ko fiskalizazio txostena ezagutarazi du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: kontu orokorra, legezkotasuna eta udalaren finantza egeora. Udalaren kontuak ez ezik, Zahar Etxearenak ere aztertu dira, Udalaren erakunde autonomoa baita.

Txostenak emaniko datuen arabera, Lodosako Udalak 4,9 milioi gastatu eta 5,2 milioi bildu zituen. Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastu zein dirusarreren gorakada nabarmena izan da, inbertsioek eraginda. Gastuen %53 inbertsioetara bideratu zen eta langileria eta ohiko ondasun eta zerbitzuetan beste %41 gastatu zen.

Dirusarrerei dagokienez, kapital transferentziak dira nagusiak (%39), ondoren ohiko transferentziak (%26) eta hirugarren diru saial nagusia zuzeneko zergak dira (%17).

Ekitaldiaren amaieran, 311.000 euroko superabita zegoen, diruzaintzako gerakina 1,4 milioikoa zen, eta epe luzerako zorra 785.000 milioikoa. Lodosako Udalaren zor maila %4,20 da eta zor muga, berriz, %25.

Udalaren eta haren erakunde autonomoaren kontu orokorra aztertuta, Comptos Ganberak dio urteko dirusarrera eta gastuak egoki islatzen baditu ere, hiru salbuespen daudela: ondasun zerrenda, gaurkotu gabe baitago; udalaren eta erakunde autonomoaren kontabilitatea bateratu gabe dago; eta, azkenik, erakunde autonomoaren kontuetan ez dira zorrak islatzen.

Legezkotasunari dagokionez, txostenak huts batzuk aipatzen ditu: kontu orokorra epez kanpo onartu zen. Eta hirigintzaren araudia 1995ean onarturiko arau subsidiarioak dira. 2000ko Hirigintza Foru legeak hiru urteko epea eman zuen indarrean zeuden arauak lege berrira egokitzeko, baina Lodosako Udalak ez du horrelakorik egin.