Skip to main content

ASOCEX

2019/21 Martzillako Udala (2018)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2019/21 Martzillako Udala (2018) (
417 KB
)

Nafarroako Kontuen Ganberak Marcillako  Udalaren kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak kontuak ez ezik, legezkotasuna ere aztertu du, finantza kudeaketa legearen barnean egiten den aztertzeko. 

Marcillako Udalak 4 milioi gastatu zuen iaz, eta 4,5 milioi bildu. Zenbateko horietan daude sarturik Musika Eskolarenak eta Zahar-etxearenak, biak Udalaren menpekoak.  

Langileriarena da gastu nagusia: 1,7 milioi. Ondasun eta zerbitzu arruntetan 1,5 milioi gastatu zen eta inbertsioetan 580.000 euro.   

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 1,4 milioi egin zuten. Tasa eta prezio publikoen bidez 1,2 milioi lortu ziren, eta antzekoa zuzeneko zergen bitartez. 

Kontuak aztertuta, Kontuen Ganberak aldeko iritzia ematen du, ondare eta finantza egoera ongi islatzen dituztelako, eta baita aurrekontu emaitza ere. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, gaurkotu gabe baitago. 

Legezkotasunaz ere aldeko iritzia dago, finantza egoera legearen arabera egiten baita. Dena den, horretan ere salbuespenen bat aipatzen da: funtzionario bati ordainduriko gehigarri bat, plantilan ez baitago jasota; eta kontratua amaitua zuten zerbitzu batzuengatiko ordainketa. 

Marcillako Udalaren finantza egoera ona da eta, gainera, hobetu egin da aurreko urtekoarekin alderatuz.. Aurrezki gordina 700.000 eurokoa da, eta diruzaintzan 1,5 milioi dago. Zorra 450.000 eurokoa da, aurreko urtean baino %13 gutxiago.  

Txostenak udal kudeaketa hobetzen segitzeko gomendio batzuk eskaintzen ditu.