Skip to main content

ASOCEX

2008/11 Mendabiako Udala (2006)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/11 Mendabiako Udala (2006) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Mendabiako Udalari buruzko 2006ko fiskalizazio txostena plazaratu du.

Txostenak honakoak aztertu ditu: 2006ko kontu orokorra, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Mendabiako Udalak 3,8 milioi gastatu zituen 2006ko ekitaldian eta dirusarrerak, berriz, 5,3 milioikoak izan ziren. Udalaren dirusarrerak honakoak izan ziren: kapital eta ohiko transferentziak (%38), inbertsioen besterentzea (%33) eta zergak eta tasak (%22).

Behin egin beharreko doikuntza egin eta gero, 480.000 eurokoa izan zen urteko superabita. Zor-maila %3 izan zen, Udalaren zor-muga baino txikiagoa, azken hau %16 baita. Gainera, urte amaierako diruzaintzako gerakina milioi eta erdi eurokoa izan zen.

Laburbilduz: Mendabiako udalak ongi kudeatzen du aurrekontua. Dena den, badira hobetu beharreko arlo batzuk, horien artean barne kontrola. Txostenak dioenez, Udalak barne kontrol sistema hobetu beharko luke.