Skip to main content

ASOCEX

2006/16 Monteagudoko Udaletxearen eraberritze obrak

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2006/16 Monteagudoko Udaletxearen eraberritze obrak ()

Nafarroako Comptos Ganberak Monteagudoko udaletxearen eraberritze obrei buruzko fiskalizazio txostena aurkeztu du. Lana Parlamentuak eskatu zuen, Ezker Batua taldeak eginiko eskaeraren ondorioz.

Txostenak dioenez, obren aurrekontua 66.000 eurokoa zen, 2003ko urriko udal osoko bilkuran onartutakoaren arabera. Aurretik onarturiko proiektuaren aurrekontua kontuan hartuz, obren prezioa 73.000 euro zen. Hurrengo urteko ekainean obra osagarriak onartu ziren, zenbatekorik zehaztu gabe, baina hasierako aurrekontuaren %20tik gorakoa ez litzatekeela izanen aipatuz.

Obra lanen behin betiko kostua, ordea, 141.000 eurokoa izan zen. Beraz, aurrekontua %93 garestitu da hasierakoarekin alderatuz. Obra osagarriak kontuan hartuz gero, portzentaia %66 litzateke.

Txostenak dioenez, garestitzea hasierako proiektuak kontuan hartu ez zituen kontu batzuek eragin dute, horien artean udaletxea handitzeak egitura bera aldatzera behartu zuela eta saneamendu sarea ere aldatu behar izan zela. Azkenik, aurrekontuaren prezioak 2000koak ziren eta obra Gobernuaren 2004ko azpiegitura planean sartu zen.

Obraren finantziazioari dagokionez, Gobernuak 60.000 euro ordaindu zituen eta gainerakoa Udalak, hasieran proiekturako dirurik ez jartzea aurreikusi bazuen ere.