Skip to main content

ASOCEX

2009/27 Murugarrengo Kontzejuak jasotako dirulaguntzak

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/27 Murugarrengo Kontzejuak jasotako dirulaguntzak ()

Comptos Ganberak Murugarrengo Kontzejuak Nafarroako Gobernutik azken urteotan jaso dituen dirulaguntzei buruzko txostena ezagutarazi du. Txostena Ezker Batua parlamentuko taldeak eskatu zuen.

Murugarren Deierriko Bailaran dagoen 83 biztanleko herria da.

Comptos Ganberak emaniko datuen arabera, Murugarrenen 2,3 milioiko obrak egin dira 2003tik 2008ra. Obra horietarako jaso dituen dirulaguntzak, berriz, 1,2 milioikoak izan dira. Nafarroako Gobernuaren hiru departamentuk eman dituzte laguntzak: Ingurugiro Departamentua, Toki Administrazioa eta Landa Garapena, eta baita Nilsa enpresa publikoa ere. Bestalde, Nafarroako Parlamentuak ere, 140.000 euroko dirulaguntza izenduna onartu zuen 2007ko aurrekontuetan Murugarrengo inbertsioetarako.

Comptos Ganberak dioenez, kontzejuak dituen baliabideak kontuan hartuz inbertsioak gehiegizkoak izan dira. Inbertsioen beharra ez dago behar bezala justifikaturik, ezta erabilitako presako prozedura ere. Gainera, obra-ziurtagiriek dioten baino lan gutxiago egin direla frogatu da. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak emaniko dirulaguntzen zati bat itzularazteko prozedura hasia du.

Nafarroako Gobernuari dagokionez, Comptos Ganberak dio dirulaguntzen gaineko kontrolak huts egin duela. Comptos Ganberak dioenez, horrelako dirulaguntzak eman aurretik bidegarritasun txostena zorrotz aztertu beharko luke. Bestalde, proiektuak banan-banan aztertu beharrean, ikuspegi zabalagoa erabili beharko luke, “bidegarritasun orokorra”z iritzi argia lortzeko.

Obren irregulatasunak direla eta, kontzejuko eta eraikuntza enpresako kide batzuk inputaturik daude, eta baita obra zuzendaria eta Nafarroako Gobernuko funtzionario bat ere