Skip to main content

ASOCEX

2012/27 Nafarroako 500 eta 2.000 biztanle arteko udalei buruz (2011)

Argitalpen data

Nafarroako Kontuen Ganberak 500 eta 2.000 biztanle arteko udalei buruzko txostena kaleratu du. Txostenak udalen finantza-egoera aztertzeaz gain, kudeaketa arazo nagusiak ere aipatzen ditu.

Txostenak dioenez, 63 dira aipaturiko biztanleria duten udalak, gehienak estellerrian eta ipar mendebaldean kokatuak. Guztira 63.700 biztanle dituzte, biztanleriaren %10. Bataz beste 1.000 biztanle dituzte.

Udal hauen iazko gastua 62 milioikoa izan zen, udal guztien gastuaren %10. Hiru gastu nagusi dituzte: inbertsioak (19 milioi), ohiko ondasun eta zerbitzuen gastuak (18 milioi) eta langileria (15 milioi). Diru-sarrerak 61 milioikoak izan ziren, erdiak baino gehiago Nafarroako Gobernutik jasoak.

Udalen %94k Web orria badu ere, biztanleriak zuzeneko harremana erababiltzen du gehien, udaletxera joanda, edo telefonoz. Guztira 367 langile ari dira udalotan lanean, baina %29k lanaldi murritza du.

Kontratazioari dagokionez, 2010ean berrehun bat kontratu egin zituzten, gehienak obra-lanak. Udalen %60k du hirigintza plana eta gainerakoak subsidiarioekin moldatzen dira.

Udaletako ordezkariek diotenez, kudeaketa-arazo nagusia da burokrazia handiari aurre egiteko baliabide gutxi dutela. Egoera hobetzeko hartu beharreko neurrian artean honakoak aipatzen dira: langileriaren prestakuntza hobetzea, udal zerbitzuak beste udalekin partekatzea eta idazkari-kontu hartzaile lanpostuak finkoak izatea.