Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian
2016/20 Nafarroako Administrazioetako langileriaren azken urteotako kontratazioaren bilakaera (2012-2015) ()Nafarroako Kontuen Ganberak Nafarroako Administrazioetako langileriaren azken urteotako kontratazioaren bilakaera aztertu du eta, bereziki, aurrekontu egonkortasun legeak arlo horretan izan duen eragina. Txotenak 2012-2015 epeko kontrataziok aztertu ditu, bai Foru Administrazioan eta bai udaletan ere.
2011tik 2014ra, Foru Administrazioko 2.340 funtzionariok behin betiko baja hartu zuten, gehienak erretiroa heldu zirelako. Azken urteotan, bi enplegu eskaintza egin dira: 2013an 25 lanpostu atera ziren, eta 2015ean, berriz, 358 lanpostu eskaintza egin zen, lau arlotan: Osasunbidean, Irakaskuntzan, Ogasunean eta suhiltzaileen taldean. Suhiltzaileei dagokienez, eskaintza handitu egin zen, beste 20 lanpostu gehiago ateratzeko.
Estatuak bi helegite aurkeztu zituen 2015eko lan eskaintzaren eta urte berean enplegatuaren zerrenda aldatu zuen dekretuaren aurka.
2014an, Foru Administrazioak 22.428 lanpostu zituen. Horietatik 4.339 bete gabe zeuden.
Kontuen Ganberak azpimarratzen duenez, aldi baterako kontratuen kopurua nabarmen handitu da azken urteotan: 42.000 egin ziren 2012an, eta 50.000 2014an. Bataz besteko iraupena 13 egunekoa da Osasunbidea, 34 egunekoa Administrazio nukleoan eta 71 egunekoa Hezkuntzan.
Aipatzekoa da aldi baterako kontratadunen kopurua handia dela Foru Administrazioan: 2014an langileen ehuneko 33 kontratuduna zen.
Udalak
Udaletan ere, langile finkoen kopuruak behera egin du azken urteotan. 2011-2014 epean, 229 langile finkok baja hartu zuten. Estatuak agindutako murrizketak direla-eta, ez zen lanpostu finkorik eskaini. Salbuespen bakarra Egues Ibarreko Udalaren eta Zizur Nagusiarena dira. Egues Ibarrekoak musika irakasle finko bat hartu zuen, eta Zizur Nagusiko Udalak lorategietako bi langile eta bi udaltzain hartu zituen.
Hori dela eta, udalek kontratazio asko egin dituzte: 9.000 biztanletik gorakoek bost mila baino gehiago. Kontratuen iraupena 61 egunetik 194 egunerakoa izan zen.
Udal administrazioan dagoen kontratudunen kopurua nahiko aldatzen da toki batetik bestera. Txikiena Iruñeko Udalarena da, ehuneko 18rekin; handiena, berriz, Burlatakoa da: langileen ehuneko 67.
Txostenak gomendio batzuk eskaintzen ditu arlo honen kudeaketa hobetzeko: enplegatuaren zerrendak egiteko irizpide orokorrak finkatzea, lanpostuak antolatzeko tresna eraginkorra izan dadin; urteroko enplegu eskaintza onartzea, aurrekontuak kontuan harturiko bete gabeko lanpostuak ateratzeko; eta zeregin iraunkorretarako lanpostu finkoak eskaintzea, ez aldi baterakoak.