Skip to main content

ASOCEX

2009/16 Nafarroako Arartekoa (2008)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/16 Nafarroako Arartekoa (2008) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Arartekoaren 2008ko kontu orokorrari buruzko txostena plazatu du. Txostenak dioenez, gastuak 978.000 eurokoak izan ziren. Diru sail nagusia langileria izan zen (600.000 euro) eta bigarrena ohiko ondasun eta zerbitzuak: 300.000 euro.

Arartekoak 11 langile ditu: sei arartekoak berak harturiko aholkulariak dira eta beste bostak, berriz, Parlamentuko langileak. Kontabilitate, kontu-hartzailetza eta kontratazio arloetan Parlamentuak bete beharreko eskakizunak ezartzen zaizkio. Arartekoaren kontuak Nafarroako kontu orokorretaan sartzen dira.

Comptos Ganberak dioenez, Arartekoaren kontu nagusiak ongi islatzen ditu ondare eta finantza egoerak, aurrekontuaren kitapena eta urteko emaitza ekonomikoa. Legezkotasunari dagokionez, Arartekoaren ekonomia eta finantza jarduerak indarrean dagoen legedia bete egiten du.