Skip to main content

ASOCEX

2011/18 Nafarroako Arartekoa (2010)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2011/18 Nafarroako Arartekoa (2010) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren 2010eko kontu orokorrari buruzko txostena plazatu du. Txostenak dioenez, erakundeak 956.000 euro gastu zituen, aurreko urtean baino %7 gutxiago. Izan ere, iazko ekainaren hasieratik arartekoaren beraren soldata eta erakundean ari diren gainerakoen soldatak murriztu egin ziren, Nafarroako Gobernuak harturiko erabakiaren ondorioz.  

 

Arartekoak 12 langile ditu: zazpi arartekoak berak harturiko aholkulariak dira eta beste bostak, berriz, Parlamentuko langileak. Kontabilitate, kontu-hartzailetza eta kontratazio arloetan Parlamentuak bete beharreko eskakizunak ezartzen zaizkio. Arartekoaren kontuak Nafarroako kontu orokorretan daude sarturik.

 

Kontuen Ganberak dioenez, Arartekoaren kontu nagusiak ongi islatzen ditu ondare eta finantza egoerak, aurrekontuaren kitapena eta urteko emaitza ekonomikoa. Legezkotasunari dagokionez, Arartekoaren ekonomia eta finantza jarduerak indarrean dagoen legedia bete egiten du.