Skip to main content

ASOCEX

2013/13 Nafarroako Arartekoa (2012)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2013/13 Nafarroako Arartekoa (2012) ()

Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren 2012ko kontu orokorrari buruzko txostena plazatu du. Parlamentuaren menpeko erakundearen kontuak Nafarroako kontuetan daude sarturik. Biztanleriaren eskubideak defendatzea du helburu, bereziki administrazioen gehiegikerietatik.

Txostenak dioenez, erakundeak iaz 698.000 euro gastu zituen. Gastu nagusia langileriarena izan zen (468.000 euro) eta bigarrena ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketak (160.000 euro).

Aurreko urteko datuekin alderatuz, erakundearen aurrekontua %25 gutxitu zen, azken urteotako joerari eutsiz. Aipagarria da 2007tik erdira jaitsi dela Arartekoaren aurrekontua.

Nafarroako Administrazioak bete beharreko defizitaren jaitsierarekin bat egiteko, Arartekoak lau lanpostu kendu zituen iaz: bi aholkulari, administrari bat eta mandatari bat. Hortaz, gaur egun zortzi lagun ari dira: bost behin-behineko kontratudunak eta beste hiru funtzionario.

Kontuen Ganberaren txostenak dioenez, Arartekoaren kontu nagusiak ongi islatzen ditu ondare eta finantza egoerak, aurrekontuaren kitapena eta urteko emaitza ekonomikoa. Legezkotasunari dagokionez, Arartekoak legedia bete egiten du haren ekonomia eta finantza jardueran.