Skip to main content

ASOCEX

2015/10 Nafarroako Arartekoa (2014)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2015/10 Nafarroako Arartekoa (2014) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren iazko kontuak aztertu ditu. Jakina denez, Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Oraingo Artartekoa Javier Eneriz da. 2007an aukeratu zuten, sei urterako, eta duela bi urtetik jardunean segitzen du, Parlamentuak ez baitu berria aukeratzeko prozesua martxan jarri.

Txostenak dioenez, erakundeak iaz 640.000 euro gastatu zuen, gehienak langilerian: 430.000 euro. Arartekoan zazpi lagun ari dira lanean, horietako lau arartekoaren konfiantzako profesionalak, aldi bateko kontratudunak.

Arartekoaren gastua nabarmen murriztu da azken urteotan. Kontuan hartzekoa da 2007an 1,3 milioiraino heldu zela. Iazko gastaturikoa horren erdia da.

Kontuen Ganberak Arartekoaren kontu orokorra aztertu du. Txostenak dioenez, kontu horiek ongi islatzen dituzte ondare eta finantza egoerak, aurrekontuaren kitapena eta urteko emaitza ekonomikoa.

Legezkotasunari dagokionez, Arartekoaren ekonomia eta finantza jarduerak bete egiten du legediak agindurikoa.