Skip to main content

ASOCEX

2009/26 Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseilua (2008)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/26 Nafarroako Ikus-entzunezko Kontseilua (2008) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Ikus-entzunezko Kontseiluari buruzko 2008ko txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera eta legezkotasuna.

Ikus-entzunezko Kontseiluaren dirusarrera eta gastuak aurrekontu-sail berezi batean daude, Nafarroako Aurrekontuetan.

Kontseiluak zazpi langile ditu, bost funtzionario eta beste biak behin-behineko kontratuak dituztenak.

Txostenak dioenez, kontseiluak 549.000 euro gastatu zituen iaz. Ondasun eta zerbitzu arrunten erosketan 284.000 euro gastatu ziren eta langilerian, berriz, 240.000 euro.

Comptos Ganberak dioenez, 2008ko gastuen kitapenak ongi islatzen du urtean eginiko jarduera. Balantzeak ere Kontseiluaren ondare egoera ongi islatzen du eta, azkenik, kontseiluaren ekonomia jarduera legea errespetatuz egiten da.