Skip to main content

ASOCEX

2008/19 Nafarroako Kontseilua, 2007

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/19 Nafarroako Kontseilua, 2007 ()

Nafarroako Comptos Ganberak Ikus-entzunezko Kontseiluari buruzko 2007ko txostena ezagutarazi du. Bertan honako gai hauek aztertzen dira: aurrekontu kitapena, ondare egoera eta legezkotasuna.

Ikus-entzunezko Kontseiluaren dirusarrera eta gastuak aurrekontu-sail berezi batean bildu dira lehen aldiz, orain arte Ogasun Departamentuaren kontuetan sartzen baitziren.

Kontseiluak sei langile ditu, lau funtzionario eta beste biak behin-behineko kontratuak.

Txostenak dioenez, kontseiluak 545.000 euro gastatu zituen iaz. Ondasun eta zerbitzu arrunten erosketan 253.000 euro gastatu ziren eta langilerian, berriz, 227.000 euro. Inbertsioek 53.000 euro egin zuten.

Comptos Ganberak dioenez, 2007ko gastuen kitapenak ongi islatzen du urtean eginiko jarduera. Balantzeak ere Kontseiluaren ondare egoera ongi islatzen du eta, azkenik, kontseiluaren ekonomia jarduera legea errespetatuz egiten da.