Skip to main content

ASOCEX

2016/14 Nafarroako Kontseilua (2015)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2016/14 Nafarroako Kontseilua (2015) ()
Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2015eko kontuak eta erakundearen finantza jarduera aztertzen dira.

Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. Zazpi kidek osatzen dute, bost Parlamentuak aukeratuak eta beste biak Gobernuak proposatutakoak. Estatuko beste antzeko erakundeetako kideak profesionalak badira ere, Nafarroan bestelako eredu baten aldeko apustua egin zen. Izan ere, Kontseiluko kideek ez dute soldatarik kobratzen, ordain-sariak baizik bileretara joateagatik eta txostenak egiteagatik. Kontseiluak bi langile ditu: legelaria bat eta presidentearen idazkaria.

Nafarroako Kontseiluak 250.000 euro gastatu zituen iaz: 129.000 euro ondasun eta zerbitzu arrunten erosketan, eta 120.000 euro langilerian.

Kontseiluaren aurrekontu-kitapenak ongi islatzen ditu ondasun-egoera, aurrekontu kitapena eta finantza-egoera. Legezkotasunari dagokionez, erakundearen ekonomia jarduera legediaren araberakoa da.

Nafarroako Kontseiluak iaz 36 txosten egin zituen.