Skip to main content

ASOCEX

2017/13 Nafarroako Kontseilua (2016)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2017/13 Nafarroako Kontseilua (2016) ()
Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2016ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen dira.

Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. 2016ra arte, zazpi kidek osatzen zuten, bost Parlamentuak aukeratuak eta beste biak Gobernuak proposatutakoak. 2016ko lege aldaketaren ondorioz, bost dira kideak, Parlamentuak 8 urterako aukeratuak, eta behin epe hori amaitua ezin dituzte berriro izendatu.

Estatuko beste antzeko erakundeetako kideak profesionalak badira ere, Nafarroan bestelako eredu baten aldeko apustua egin zen. Izan ere, Kontseiluko kideek ez dute soldatarik kobratzen, ordain-sariak baizik, bileretara joateagatik eta txostenak egiteagatik.. Kontseiluak bi langile ditu: legelari bat eta presidentearen idazkaria.

Nafarroako Kontseiluak iaz 295.000 euro gastatu zuen: 172.000 euro ondasun eta zerbitzu arrunten erosketan, eta 122.000 euro langilerian.

Kontseiluaren aurrekontu-kitapenak ongi islatzen ditu ondasun-egoera, aurrekontu kitapena eta finantza-egoera. Legezkotasunari dagokionez, erakundearen ekonomia jarduera legediaren araberakoa da.

Nafarroako Kontseiluak iaz 56 txosten egin zituen.