Skip to main content

ASOCEX

2020/09 Nafarroako Kontseilua (2019)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2020/09 Nafarroako Kontseilua (2019) (
215 KB
)

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2019ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen dira.  

Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. Bost kidek osatzen dute. Legeak dioenez, denak Parlamentuak proposatuta aukeratzen dira, ospe handiko legelarien artean. Zortzi urterako izendatzen dira, eta ez dute karguan errepikatzeko aukerarik. Bost kideek osatzen duten osoko bilkuran hartzen dira erabakiak, presidentearen eta idazkariaren izendapena horien artean. 

Estatuko beste antzeko erakundeetako kideak profesionalak badira ere, Nafarroan bestelako eredu baten aldeko apustua egin zen. Erakundeak bi langile ditu: legelaria eta presidentearen idazkaria.Kontseiluko kideek ez dute soldatarik kobratzen, ordain-sariak baizik, bileretara joateagatik eta txostenak egiteagatik.  

Nafarroako Kontseiluak iaz 295.000 euro gastatu zuen: 151.000 euro langilerian eta 144.000 euro ohiko ondasun eta zerbitzuetan. Azken kapitulu horretan daude sarturik Kontseiluko kideen ordain-sariak.  

Kontseiluaren kontuek ongi islatzen dituzte ondasun-egoera, aurrekontu kitapena eta finantza-egoera. Legezkotasunari dagokionez, erakundearen ekonomia jarduera legediaren araberakoa da.   

Nafarroako Kontseiluak, iaz, 54 txosten egin zituen, aurreko urtean baino 14 gehiago.