Skip to main content

ASOCEX

2009/30 Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren fiskalizazio txostena

Argitalpen data
Nafarroako Comptos Ganberak Orkestra Sinfonikoaren egoera aztertu du, gaur bertan Parlamentuan aurkezturiko txostenean.

Txostenak dioenez, Nafarroako Gobernuak eta Santa Cecilia elkarteak sorturiko Pablo Sarasate Fundazioa arduratzen da orkestraren kudeaketaz. 2008ko datuen arabera, fundazioak 62 langile ditu, horietako 51 musikariak. Urtean izan zituen 113 kontzertuak egin ahal izateko, beste 382 musiko kontratatu zituen orkestra osatzeko asmoz. Eta, azkenik, beste 116 kontratazio “berezi” egin ziren: zuzendari eta bakarlariak, besteak beste.

Fundazioak kanpoko auditore baten esku uzten du kontuen azterketa. Iazko txostenak aipatzen duen arazo bakarra da fundazioak ondare negatiboa duela: 360.000 euro.

Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala dira orkestraren diru-iturri nagusiak, bi erakundeen artean 5 milioi ordaintzen baitituzte, dirusarreren %79.

Comptos Ganberaren txostenak bi gomendio azpimarratzen ditu: batetik, fundazioak ondare egoera zuzendu behar duela. Bestetik, Gobernuak aztertu behar duela ondare negatiboa duen fundazio pribatu batean segitzeak merezi duen. Izan ere, diru-laguntzen bitartez fundaziaren kontrola lortuko luke, eta nolabaiteko “izaera publikoa” emanen lioke.