Skip to main content

ASOCEX

2020/12 Nafarroako toki administrazioa (2018)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2020/12 Nafarroako toki administrazioa (2018) (
4093 KB
)

Nafarroako Kontuen Ganberak toki administrazioari buruzko txostena kaleratu du. Bertan, udal, kontzeju eta gainerako udal erakundeen egoera orokorra aztertzen da.

Iazko hasieran, 702 toki entitate zeuden Nafarroan: 272 udal, 346 kontzeju, 62 mankomunitate eta 22 udal elkarte.

Nafarroako Parlamentuak, 2019ko otsailean, toki administrazioaren erreformarako legea onartu zuen. Kontuen Ganberak askotan eginiko gomendioa da, udal mapa gaurko beharretara egokitzeko. Kontua da lege nagusia garatzeko behar diren erabaki eta arauetan ez dela aurrera egin.

Toki administrazioaren datu ekonomiko nagusiak hauexek dira: 2018an, Udal erakundeek 840 milioi bildu eta 788 milioi gastatu zituzten.

Zerga bidezkoak eta transferentziak dira diru-sarrera nagusiak, eta portzentaje bera dute: %46

Gastuetan langileriarena da nagusia: %36; ondasun eta zerbitzu arruntetan %35 gastatu zen, eta inbertsioetan %15.

Finantza egoera ona

2018an, toki erakundeek 92 milioiko aurrezki garbia lortu zuten. Urte amaierako diruzaintzako soberakina ere nabarmentzekoa da: 250 milioi. Zorra 207 milioikoa zen, eta beheranzko bidean segitzen zuen.

Datu horiek guztiek toki administrazioaren finantza egoera ona islatzen dute. Gainera, bilakaera adierazle guztietan da ona.

ANSOLEAGA,1031001 PAMPL ONA NAVA RRATEL.(848) 42 14 00 FAX. (848) 42 14 33

Txostenak udal administrazioak eginiko kontratuen berri ere ematen du. 2018an, udal eta gainerako udal erakundeek 565 kontratu egin zituzten. Horien gastua 100 bat milioikoa izan zen. Kontratu mota nagusia obra lana da (gastuaren %76); bigarrena, zerbitzuak (%15); eta hirugarrena, hornikuntza kontratua (%7).

Gomendioak

Txostenak udal administrazioaren kudeaketa hobetzen segitzeko gomendio batzuk biltzen ditu. Foru Administrazioari eta Parlamentuari toki administrazioaren erreformarako bidean aurrera egin dezatela eskatzen zaie, alegia, onar ditzatela legearen garapenak eskatzen dituen arau eta erabakiak. Udal kontabilitatea gaurkotzeko beharra ere aipatzen da, kontabilitate publikoaren plan orokorrera egokitzeko.

Toki entitateei lan eskaintza publikoak egiteko eskatzen die, langileen artean dagoen kontratazio maila handia gutxitzeko.