Skip to main content

ASOCEX

2015/16 Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaileek aurkezturiko erreparoak (2014)

Argitalpen data
Kontuen Ganberak udal kontu-hartzaileek aurkezturiko erreparoak aztertzen dituen txostena argitaratu du. Horretarako, Nafarroako udal eta mankomunitate guztiei informazioa eskatu die. 272 udaletatik 250ek erantzun dute eta 61 mankomunitatetatik 41ek bidali dituzte eskaturiko datuak.

Txostenak positibotzat jotzen du kontu-hartzaile eta idazkarien jarrera. Izan ere, bidalitako informazioa ikusita argi dago "ardura handiz jokatzen dute"la. Askotan, haien iritzia ikusita, udal eta mankomunitateek erreparoa ontzat hartu eta administrazio-prozedura zuzendu egiten dute.

Era askotako erreparoak daude. Dena den, gehien errepikatzen direnak honakoak dira: behin kontratua amaituta, enpresek zerbitzua ematen segitzen dute; herriko festeei loturiko gastu batzuetan ez da legedia betetzen; zenbait gastutan aurrekontu kreditua gainditu egiten da; eta, azkenik, festetan ere legetik kanpo dauden aparteko ordu edo ordainketa bereziak onartzen dira, beti ere zenbateko txikikoak.

Txostenak aipaturiko kontuak hobetzeko neurri batzuk proposatzen ditu.