Skip to main content

ASOCEX

2016/24 Nafarroako toki erakundeetako kontu-hartzaileek eginiko erreparoak

Argitalpen data
Kontuen Ganberak udal kontu-hartzaileek aurkezturiko erreparoak aztertzen dituen txostena argitaratu du. Horretarako, Nafarroako udal eta mankomunitate guztiei informazioa eskatu die.

Txostenak dioenez, iaz 41 udaletan aurkeztu ziren erreparoak, 171 guztira. Kasu horietan, kontu-hartzailea ez zegoen ados udalak onartu nahi zuen gastuarekin, prozedurak akatsen bat zuelakoan. Erreparoen zenbatekoa 1,2 milioi da.

Era askotako erreparoak daude. Dena den, gehien errepikatzen direnak honakoak dira: behin kontratua amaituta, enpresek zerbitzua ematen segitzen dute; herriko festei loturiko gastu batzuetan ez da legedia betetzen; zenbait gastutan aurrekontu kreditua gainditu egiten da; eta, azkenik, festetan ere legetik kanpo dauden aparteko ordu edo ordainketa bereziak onartzen dira, beti ere zenbateko txikikoak.

Kasurik gehienetan espedienteak aurrera egin zuen, osoko bilkurak edo alkateak hori erabaki zuelako. 1,2 milioiko gastua zuten 148 erreparorekin hori gertatu zen. 200.000 euroko gastua zekartzan 23 erreparok, berriz, espedientea geldiarazi zuten, ondoren kontu-hartzaileak esan bezala tramitatzekok.

Kontuen Ganberak positibotzat jotzen du kontu-hartzaile eta idazkarien jarrera. Izan ere, bidalitako informazioa ikusita argi dago "ardura handiz jokatzen dutela". Askotan, haien iritzia ikusita, udal eta mankomunitateek erreparoa ontzat hartu eta administrazio-prozedura zuzendu egiten dute.

Txostenak aipaturiko kontuak hobetzeko neurri batzuk proposatzen ditu, horien artean kontratuen esleipen-prozedurak azkartzea, aurrekoa amaitu aurretik indarrean sar daitezen; festei loturiko gastuak ere aurreikusi beharra aipatzen da; azkenik, langileriaren ordain-sariak udalak edo hitzarmen kolektiboak finkaturikora egokitzea.