Skip to main content

ASOCEX

2004/19 Nafarroako toki sektore publikoa (2001)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2004/19 Nafarroako toki sektore publikoa (2001) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Toki sektoreari buruzko txostena ezagutarazi du. Bertan udal, kontzeju eta gainerako toki erakundeen egoerari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzen da. Datuak 2001ekoak dira.

Txostenak dioenez, 2001eko amaieran udal eta kontzejuek 7,8 milioi euroko aurrekontu defizita izan zuten. Zor maila, berriz, %1,2 handitu zen aureko urteko datuekin konparatuz. Alde horretatik, aipatzekoa da Nafarroako toki erakundeen zor bizia 282 milioi euroraino heldu dela. Horrek erran nahi du biztanleko zorra 486 eurokoa dela.

Comptos Ganberak toki erakundeen ekonomia egoerari buruzko datuak eskaintzeaz gain, udalen kudeaketa hobetzeko neurriak ere proposatzen ditu. Horien artean aurrekontu eta kontratazio legeak zorrotz betetzeko beharra azpimarratzen da. Halaber, Comptos Ganberaren iritziz udalek ahalegin handiagoa egin behar dute erakunde autonomoen jarduera behar bezala kontrolatzeko.