Skip to main content

ASOCEX

2004/28 Nafarroako toki sektore publikoa (2002)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2004/28 Nafarroako toki sektore publikoa (2002) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Toki sektoreari buruzko txostena ezagutarazi du. Bertan udal, kontzeju eta gainerako toki erakundeen egoerari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzen da. Datuak 2002koak dira.

Txostenak, lehen aldiz, Nafarroako udalerri guztien kontuen laburpena biltzen du, eta baita udal erakundeen egoera islatzen duten neurgailu batzuk ere.

Txostenak emaniko datuen arabera, nafarroan 807 udal erakunde daude: 272 udal, 362 kontzeju, 64 mankomunitate, 76 erakunde autonomo, 15 enpresa, 10 udal elkarte eta 8 partzuergo.

Azken urteotan bezala, Comptos Ganberak udal mapa modu eraginkorrago batez antolatzeko eskaera egiten du, bestela udal zerbitzuak nekez helduko baitira herritarrek eskatzen duten mailara.

2002ko ekitaldian Nafarroako toki erakundeek 613 milioi gastatu eta 643 bildu zuten. Gastuaren ehuneko 88,7 udalei dagokie eta bigarren postuan mankomuniateak daude, nahi eta portzentaia askoz txikiagoa izan: ehuneko 10.

Gastuaren izaerari begiratzen bazaio, ehuneko 57 funtzionamendu gastuak dira, langileria eta erosketak batez ere: ehuneko 37 inbertsioetan gastatzen da eta finantza eragiketek ehuneko 4,6 egiten dute. Txostenak funtzionamendu gastuen igoera azpimarratzen du, aurreko urteko dautekin ehuneko 4 igo baitira.

Gastuen ehuneko 50 Nafarroako Gobernuaren transferentzien bidez finantzatzen dira. Beste ehuneko 46 udal erakundeek lorturikoak finantzatzen du: zerga bidezko dirusarrerak eta ondare dirusarrerak. Gainerakoa kanpoko finanziazioari dagokio. 2002ko ekitaldian kanpoko finanziazioa 24 milioikoa izan zen.

Nafarroako udalen 2002ko aurrekontu emaitzak 25 milioiko superabita izan zuen, batez ere Iruñeko Udalaren superabitari esker.

Azkenik, nafar toki erakundeen zorrari dagokionez, 160 milioikoa zen 2002ko abenduaren 31n. Horrek esan nahi du biztanleko zorra 110 eurokoa dela udal anitzetan, 293 eurokoa beste udaletan eta 270 eurokoa mankomunitateetan.