Skip to main content

ASOCEX

2008/07 Nafarroako toki sektore publikoa (2005)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2008/07 Nafarroako toki sektore publikoa (2005) ()

Nafarroako Comptos Ganberak tokiko sektoreari buruzko txostena kaleratu du. Txostenak udal eta gainerako toki erakundeen egoera aztertzen da. Datu guztiak 2005ekoak dira.

Txostenak ematen dituen datuen arabera, Nafarroan 815 udal erakunde daude: 272 udal, 355 kontzeju, 64 mankomunitate, 10 udal elkarte, 10 partzuergo, 79 erakunde autonomo, 20 udal enpresa eta beste 5 mankomunitateek sortutakoak.

Comptos Ganberak dioenez, Nafarroako udal administrazioaren eredua gaurkotu gabe dago. Txostenaren arabera, kudeaketa eraginkorragoa beste eredu bat eskatuko luke. Tokiko administrazioa hobetzeko duela 18 onarturiko legeak ez ditu espero zitezkeen fruituak eman, ¿emaitzak eskasak izan direlako¿. Izan ere, geroztik udal erakunde kopurua etengabe handitzen joan da.

Udal erakundeen kudeaketari dagokionez, Comptos Ganberak uste du hobera egin duela azken urteotan, batez ere urtero fiskalizatzen diren udaletan.

Txostenak Nafarroako toki sektorearen datuak biltzen dituen eranskina dakar. Eranskinaren bigarren zatian udal bakoitzeko datuak biltzen dira. Sailkapenak datu horiek bataz besterkoarekin eta populazio berdintsua dutenekin konparatzeko aukera ematen du.