Skip to main content

ASOCEX

2017/25 Nafarroako Toki Sektorea (2015)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2017/25 Nafarroako Toki Sektorea (2015) ()
Nafarroako Kontuen Ganberak 201eko toki sektoreari buruzko txostena kaleratu du. Txostenaren helburua da gure lurraldeko udal eta gainerako toki erakundeen egoera orokorra aztertzea.

Txostenak dioenez, Nafarroan 701 toki erakunde daude: 272 udal, 347 kontzeju, 63 mankomunitate eta 19 elkartze tradizional. Udal eta gainerako toki entitateek 129 erakunde, enpresa eta fundazio sortu dituzte, eta 15 partzuergotako kide dira.

Kontuen Ganberak dioenez, arazoa ez da toki erakundeen kopurua, udal maparen arrazionaltasun falta eta toki entitate askoren tamaina txikia baizik. Hori dela eta, administrazio azpiegitura eskasa dute, eta kudeaketa behar bezala egiteko ahalmen falta. Horrek kalitateko zerbitzuen eskaintza zaldu egiten du.

Jakina denez, Gobernua toki administrazioaren erreforma egiten ari da, hiru oinarri harturik: eskumenak eta horien banaketa kontzeju, udal, udalez gaindiko erakunde eta foru administrazioan; toki erakundeen antolaketa berria, eskualdeak udalez gaindiko erreferentziatzat hartuz; eta finantzabidea, zerbitzuak bermatzeko.

Kontuen Ganbera, berriro ere, erreforma ahalik eta azkarren egiteko beharra azpimarratzen du, toki sektorearen kudeaketa egokirako ezinbestekoa delakoan.

Finantza egoera ona

201eko datu nagusiei dagokienez, udal sektorearen diru-sarrerak 751 milioi izan ziren, eta gastuak, berriz, 733 milioi. Aurreko urteko datuekin alderatuz, diru-sarrerak berdintsuak izan ziren, eta gastuak ehuneko 2 igo ziren.

Diru-sarrera gehienak bi bidetatik datoz: udal zergak (ehuneko 48) eta Nafarroako Gobernuaren transferentziak (ehuneko 43). Gastuei dagokienez, ohiko gastu eta zerbitzuen erosketenak dira handienak: ehuneko 45; langileriarenak ehuneko 36 dira; inbertsioak ehuneko 11; eta finantza zamak sortuak ehuneko 7.

Udal sektorearen aurrekontu emaitza 56 milioi izan zen: aurrekontu emaitza 60 milioi; eta diruzaintzako gerakina 192 milioi. Hiruak hobetu egin dira aurreko urteko datuekin alderatuz.

Toki administrazioaren zorra 300 milioikoa da, aurreko urtean baino %11 gutxiago. Biztanleko zorra 470 euro da.

Laburbilduz: Nafarroako toki erakundeen finantza egoera ona da, eta adierazle guztien bilakaera ere positiboa. Nafarroako udal eta gainerako toki erakundeek ongi erantzun diete krisiaren arazoei, ohiko gastuei eutsiz eta inbertsioak gutxituz. Aurrekontuen egonkortasuna eta finantza iraunkortasunaren legeak eskaturikoa bete egin du.

Txostenak emaniko gomendioetan hiru nabarmen daitezke: toki administrazioaren erreforma ahalik eta azkarren egin dadila; toki ogasunen legeak aurrekontuen egonkortasuna kontuan har dezala; eta toki administrazioaren kontabilitatea 2010eko kontabilitate plan orokorrera egoki dadila.