Skip to main content

ASOCEX

2009/29 Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2006-2007)

Argitalpen data

Deskargatu txosten osoa PDF fitxategian

2009/29 Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2006-2007) ()

Nafarroako Comptos Ganberak Unibertsitate Publikoari buruzko fiskalizazio txostena kaleratu du. Lanak 2007 eta 2008ko kontuak, legezkotasuna eta finantza egoera aztertzen ditu. Halaber, azken urteotako txostenetan emaniko gomendioen jarraipena ere egin du, zenbateraino bete diren ikusteko.

Txostenak emaniko datuen arabera, Nafarroako Unibertsitate Publikoak 83 milioi bildu eta 75 milioi gastatu zituen. Gastuen %78 Nafarroako Gobernuak ordaindu zituen. Tasa, prezio eta bestelako dirusarrerak 14 milioikoak izan ziren, aurreko urtekoak baino %10 handiagoak. Dirutza horren zati nagusia matrikulazio-tasatik dator: 6,8 milioi.

Gastuei dagokienez, langilerian 42 milioi gastatu ziren, ohiko gastu eta zerbitzuetan 18 milioi, inbertsioetan 12 milioi eta ohiko transferentzietan 2,5 milioi. Nafarroako Unibertsitateak 1.248 langile zituen 2007ko amaieran: 858 irakasle-ikertzaile eta 390 administrazio eta zerbitzutan ari direnak. Aipagarria da administrazio eta zerbitzuetan bete gabeko 89 lanpostu daudela.

Ikasle kopuruari dagokionez, 2007ko amaieran 7.276 zituen, aurreko urtean baino 54 gutxiago.

Comptos Ganberak dioenez, Unibertsitateak aurkeztu dituen kontuek ongi islatzen dituzte ondare-egoera, finantza egoera eta aurrekontu kitapena ere.

Txostenak gogoratzen duenez, Unibertsitateak ez du kobratzen kirol elkarte batzuek erabiltzen duten polikiroldegiaren alokairu prezioa. 2001etik datorren zorra milioi bat eurotik gorakoa da. Txostenak ematen dituen gomendioen artean hori da nagusienetakoa. Plan estrategikoak finkaturiko helburuen jarraipenerako neurgailuak finkatzea da nabarmentzen den beste bat.

Txostenak Universidad Sociedad Fundazioaren egoera ere aztertu du.